Bilduk Eudeli ordaintzeari utziko dio udal funtzionamendua argitu arte

  • EAEko 101 udalek elkartean dirua jartzeari utziko diote helburu eta funtzionamendua “argi” azaldu arte. Eudelek Bildu “gutxietsi” duela salatu du koalizioak Donostian egindako prentsaurrekoan.


2013ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bilduko partaideak Donostiako prentsaurrekoan (Argazkia: Eitb)

Eudelen udal politikaren planteamenduaren inguruko akordioa lortu nahi du Bilduk. Bertan parte hartzeari utzi gabe Udalbiltza indartzea da haien helburuetako bat, prentsaurrekoan adierazi dutenez. Elkarte honek martxoaren 2an egingo du hurrengo batzarra.

Ibai Iriarte eta Joxean Llaguno koalizioko kideek adierazi dute “isiluneak eta mespretxuak” besterik ez dituztela jaso Eudelengandik 2011eko udal hauteskundeak eta gero. Era berean azpimarratu dute akordioa lortu nahi dutela lurraldetasun eta udal autonomien babeserako, bitartean ez dutela dirurik jarriko elkartean.

Erabaki honen aurreko erantzuna eman du Eudelek: “Denbora pasatzen utzi eta onartezina den egoera hori sendotuko dugu". EAJk arrazoia eman dio elkarteari "iritsi berrien inposaketarik" onartuko ez dutela esanez.

Eudeli ordaindu beharrekoa

300 euro ordaintzen diote elkarteari 2.500 biztanle baino gutxiago dituzten udalek eta 9.000 euro 200.000 biztanle baino gehiago dituztenek, Donostia bezalako hiriburuek, esaterako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude