argia.eus
INPRIMATU
Bilduk eta PSEk Gipuzkoako aurrekontuen akordioa itxi dute
  • Akordio batera heldu diren arren, Zubietako erraustegiaren inguruko erabakia nork bere aldetik hartu ahal izango du alderdi bakoitzak, ez baitute adostasunik lortu EAJk eta PPk aurkeztutako zuzenketaren inguruan. Bi alderdiok 17 milioi euroko partida eskatu dute Zubietako errauskailua eraikitzeko.

ARGIA @argia 2012ko abenduaren 19a
Ogasun eta Finantza diputatu Helena Francok adierazi du PSEren ekarpenek aurrekontuak indartuko dituztela.

Akordioaren arabera, 7,6 milioi euro bideratuko dira ekonomia eta enplegua sustatzera.

Batzar Nagusiek datorren astean onartuko dituzte Diputazioaren aurrekontuak. Bilduk, PSEk eta Aralarrek emango dute aldeko botoa; PPk aurkakoa eta EAJ abstenitu egingo da.

Informazio gehiago:

Gipuzkoako aurrekontuen negoziaketen erdian, Zubietako errauste planta (ZeroZabor bloga. 2012-12-18)