argia.eus
INPRIMATU
Bilboko zamaketariek lanaldia eten dute azken heriotzagatik protestan
  • Otsailaren 19an modu bortitzean lanean ari zela hil zen lankidearen heriotza salatzeko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute Bilbo Estibako zamaketariek.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 20a
(Argazkia: Bilboko Koordinadora)

Heriotza Bilboko portuko Nemas nasan gertatu zen asteartean, goizean 11:30etan, garabi batetik zintzilik zegoen zama bapatean mugitu eta langilea jo zuenean. Momentuan bertan hil zen 43 urteko portugaletetarra, ELAn afilatua. Bilbo Estibako enpresa batzordeak –UGT, ELA eta LABeko ordezkariz osatua– elkarretaratzea deitu du heriotza salatzeko.

Jadanik, hildako zazpigarren langilea da aurten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta LABek gogorarazi duenez Bilboko portuaren instalazioetan 2015 urteaz geroztik gertatzen den bosgarren heriotza da honakoa. Sindikatuek prekarietate eta "enpresa logika bortitzarekin" lotu dituzte halako gertaerak, eta horren atzean dauden lan baldintza kaskarrekin eta erritmo azkarrekin.

Mobilizazioak ez dira Bilboko portura mugatu, hala Pasaiako zamaketariek ere elkarretaratzea egin dute beren lankideekiko elkartasunez.