argia.eus
INPRIMATU
Santi Brouard, Bilboko Udalak lehenbiziko aldiz omendua
  • Asteazkenean omendu du Bilboko Udalak Santi Brouard, GALeko bi mertzenariok tiroz hil zuten HBko kidea.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko azaroaren 26a
1984ko azaroan hil zuen GALek Brouard, bere Bilboko mediku kontsultan. (Arg: Deia)

1984ko azaroan hil zuen GALek Brouard, bere Bilboko mediku kontsultan; legebiltzarkide hautatu berria zen, baina kargua hartu aurretik hil zuten. Joan den astean Eusko Legebiltzarrean ere lehen aldiz egin zioten omenaldia.

Berriak jaso duenez, ostegunean Brouarden omenezko plaka jarriko dute Eusko Legebiltzarrean bertan, hildako beste hiru legebiltzarkideenekin batera.