Igande gauean pintaketa faxistak egin dituzte Somera kaleko Lekerika tabernan eta Bilbo Zaharreko plazako mural antifaxistan.
Arriba España, asesinos etarras eta puta ETA bezalako esaldiak idatzi dituzte tabernaren fatxadan eta muralean, baina pintaketa larriena Bilbo Zaharreko muralean egin dute, Eduardo Gonzalez Sare Antifaxistako bozeramailearen aurkako heriotza mehatxua idatzi baitute.
Lekerika tabernak euskal preso politikoen aldeko ekimenak babestu izan ditu, eta ez da lehenengo aldia erasotua izan dena. 2017ko abuztuaren 27an pintura bota zuten eta kristalezko atea hautsi zuten.
Artxandako horma-irudia ere erasotua
Artxandako mural antifaxista historiko baten gainean pintaketak egin zituzten pasa den astean. 1963ko Gerrako erresistentzia gogoratzen duen mural horretan ere pintaketa asko egin zituzten, ya hemos pasado (pasa gara) adibidez, No pasarán (ez dira pasako) antifaxismoaren lelo garrantzitsuenetariko bati buelta eginez.