Bilboko konpartsek protesta egingo dute sexu erasoen aurka

  • Bilboko konpartsen agiria azken sexu erasoen harira: "Gaur berriz erasoen aurkako protokoloa aktibatu dugu asteartetik hona egindako eraso sexistei erantzuteko. Ondorioz, elkarretaratzea deitu dugu gaur, abuztuak 26, arratsaldeko 18:00etan Arriaga plazan".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 26an - 14:49
Bilboko konpartsek sexu erasoen aurka ateratako kartela.

"Horrez gain, eta egoeraren larritasuna kontuan hartuta, konpartsok pausu bat gehiago eman nahi dugu gure haserrea gizarteratzeko eta Aste Nagusia gelditu ekimena abiatu dugu. Ordu beteko paroa egingo dugu, 23:30etik 00:30era eta,beraz, txosnak ixteaz gain, denbora-tarte horretan dauden ekitaldi guztiak atzeratuko ditugu.

Honekin batera, gonbitea luzatzen diegu Plaza Biribila, Berastegi, Albia Lorategiak, Pío Baroja eta Alde Zaharreko txosna eta tabernei ekimen honekin bat egin eta euren aktibitatea gelditzeko, eta elkarlanean ari gara udaletxearekin ordu horretan programatuta dauden jai-esparruko ekintzak ere geldi daitezen".

(Albiste hau Uriola.es-ek argitaratu du eta CC-by-SA lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude