Bilboko alkate frankisten koadroak Udalean geratuko dira

  • Bilboko udalbatzak, EAJ eta PSEren aldeko botoekin, erabaki du alkate frankisten argazkiak Udalean mantentzea. Beste objektu batzuk ere jasoko dituen leku batean paratuko ditu koadroak, "testuinguru" historiko baten adierazle gisa. EH Bildu eta PP kontra azaldu dira.


2014ko otsailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Alkate frankisten irudiak kentzeko eskatu du Bilduk eta biharko udalbatzan eztabaidatuko dute gaia.

Bilboko Udaletik alkate frankisten argazkiak kentzeko mozioa aurkeztu zuen Bilduk, eta gaur eztabaidatu dute udalbatzan gai horren inguruan. Bien bitartean,  elkarretaratzea egin dute udaletxe kanpoan hainbat kolektibok, ikur frankistak ken ditzaten eskatzeko.

Udalbatzarraren aurretik udal taldeek, EAJk izan ezik, adierazpenak egin dituzte alkate frankisten irudien kokapenaren inguruan.

Aitziber Ibaibarriaga Bilduko bozeramaileak esan duenez, zinegotzi bakoitzak koadroak galerian egon daitezen nahi duen edo ez esan beharko du. Haien ekimenaren helburua denen artean irudiekin zer egin adostea dela baieztatu du eta Memoria Historikoaren Legea betetzea bilatzen dutela proposamenarekin.

“Aukera ona da herritarrek marko instituzionalaren espazio nagusia den udaletxeko aferetan hitza izateko”, gaineratu du Ibaibarriagak.

Bestalde, PPk dioenez osteguneko udalbatzaren interesak Bilboko kaleetan egon beharko luke eta ez udaletxeko korridoreetan. Cristina Ruiz bozeramaileak esan duenez, herritarren arazoak auzoetan eta kalean daude.

PSEk udaletxeko pasilloetatik alkate guztien irudiak kentzeko eta aparteko areto  batean kokatzeko eskatuko du, “alkateen interpretazio-galeria” sortuz. Alfonso Gil bozeramailearen iritziz, “altxamendu militarra kudeatu zuenak hautatutako alkateak ez du merezi udaletxeko ohorezko lekua hartzea”.

Informazio gehiago:

Biharko elkarretaratzea deitu du Bilboko udaletxearen parean Sare Antifaxistak, alkate frankisten irudien auziarekin lotuta. Bestalde, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak hartutako jarrerari buruz artikulua idatzi du Urko Apaolazak "Angelu itsua" blogean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude