Bihar hasiko da Bilbao BBK Live jaialdia eta igandera arte musika eta festa izango dira nagusi Kobetamendin. Jaialdiko izarrak, The Police, Lenny Kravitz eta REM izango dira, besteak beste. Bestalde, Kobetamendirako sarrera bihar itxiko dute eta autoek 08:00etatik aurrera ezingo dute bertaratu. Beraz, kontzertuetara doazenek antolatzaileek jarri dituzten autobusetan igo beharko dute.