ETAren biktimen posizioak ez du prozesua blokeatuko Jaurlaritzaren arabera

  • Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen zuzendaria elkarrizketatu du Deia egunkariak. Karguan daramatzan 6 hilabeteen balantzea egitearekin batera adierazi du ETAren biktimen barkamena ezin dela prozesua blokeatzeko arrazoia izan.


2013ko abuztuaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Adierazi du biktimen barkamena ezin dela prozesua blokeatzeko arrazoia izan. Argazkia: ireki.euskadi.net

Bere lehen betebeharretako bat, biktimekin harremanetan jartzea izan zen, egituratzen hari ziren Bake eta Bizikidetza plana aurkeztu eta lantzeko. “Giza eskubideen errespetua” ezinbestekotzat jo du bake eta normalizazioan oinarritutako etorkizuna lortze bidean, baina era berean azaldu du, ETAren biktimen barkamena ez dela sine qua non baldintza bat prozesua gauzatzeko eta ezin dela barkamenaren izenean prozesua blokeatu.

Derrigorrezkoa iruditzen zaio, normalizazio prozesu horretan biktimen parte hartzea. Instituzioek biktimak entzun eta hauen ikuspegia baloratu behar dutela adierazi du.

Presoen dispertsioaz galdetu diotenean, arlo horretan konpetentziarik ez izateak lana asko zailtzen duela esan du Hernandok. Madrilekin harremanetan jarraitzen dute, baina Rajoyren exekutiboaren immobilismoa kritikatu du Hernandok. “Ez dakit gobernuaren proposamenik iritsiko den, baina iritsi beharko luke”.

Jonan Fernandezen inguruko tirabira gainditua

Zenbait biktima elkartek Jonan Fernandezen izendapena ez zutela begi onez ikusi gogorarazi dio kazetariak Hernandori. Gai hori gainditutzat eman du Jaurlaritzako kideak, nahiz eta batzuetan desadostasunak edo tentsioak sortu izan dituela onartu duen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biktimak
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Estatuaren biolentziaren 41 biktima onartze bidean da Nafarroako Gobernua

Asteazken honetan prozesu horren berri eman du Martin Zabalza motibazio politikoko Biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeko lehendakariak. Ostegunean, Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen elkarteak pauso garrantzitsua dela adierazi dute Iruñean... [+]


2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


Arartekoak torturaren biktimen eskaerak bizkortzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Egiari Zor fundazioak salatu du “tratu desberdina” jasotzen dutela torturaren biktimek beste biktima batzuekin alderatuta. Halaber, nabarmendu du izapidetze-prozesuan arazoak eta atzerapenak daudela.


Eguneraketa berriak daude