argia.eus
INPRIMATU
Bikotekide ohia hiltzea leporatuta emakume bat atxilotu dute Gasteizen
  • Bikotekide ohia hiltzea egotzita, Ertzaintzak 51 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Biktima bizirik eraman zuten Txagorritxuko Ospitalera, baina bertan hil zen.

ARGIA @argia 2023ko abuztuaren 24a
Gasteizko Sansomendi auzoa.

Asteazkeneko 17:00ak aldera, Gasteizko Sansomendi auzoko emakume batek 112 zenbakira deitu eta jakinarazi zuen bizilagun baten etxean gizon bat konorte gabe zegoela lurrean. Ertzaintza bertaratu zenean gizona oso larri zegoela ikusi zuten, oraindik bizirik zegoen, baina ospitalera eraman eta han hil zen.

Bikote ohia jo dute ustezko hiltzailetzat eta hilketa delitua leporatuta asteazkenean atxilotu zuten. Gertaerak argitzeko ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak.