Mihiluze ETBko lehiaketaren 200. atala ospatzeko, hiru bikote famatuk parte hartuko dute gaurko saioan. 5.000 euroko zakua izango da jokoan eta EITBren Maratoiarekin bat eginez ezohizko gaitz ikerketara bideratuko dute diru hori. Gaurko lehiakideak honako hauek izango dira: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak; Maribel Aizarna eta Joseba Iriondo kazetariak; eta ETB1eko Ordu Txikitan saioko aurkezle Mikel Elizegi eta Pilotari telesaileko Maitena Salinas aktorea.