Igande gauean etxetik alde egitea lortu ostean, emakume batek Irunen salatu zuen bikotekideak ez ziola bakarrik kalera ateratzen uzten. Irainak eta erasoak ohikoak zirela ere salatu zuen.
Ertzaintzak argitu duenez, emakumea kalean aurkitu zuten negarrez etxetik ihes egin zuenean. Ertzaintza iristean emakumeak esan zuen tratu txarrak sufritu zituela gau horretan bertan eta bi hilabete zeramatzala etxean giltzapetuta.
Salaketak dioenez, irainak eta erasoak ohikoak ziren eta bikoteak ez zion uzten emakumeari bakarrik ateratzen. Emakumea erietxera eraman zuten azterketa medikoa egitera, zituen ubeldura guztiengatik.
Salaketaren berri izan bezain esker atxilotu zuten gizonezkoak 41 urte ditu eta epailearen aurretik pasa ostean libre gelditu da. Dena den, ezin du emakumearekin harremanetan jarri, ezta bere etxera edo lanera gerturatu ere.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.
Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]