Euskara lan munduan

Bikain ziurtagiria jaso dute 68 enpresa eta entitatek

  • Iñigo Urkullu lehendakariak Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen astelehenean Gasteizko Europa Jauregian. 65 erakundek jaso dute ziurtagiria: 41ek goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dute; 20k zilarrezko ziurtagiria eta 4k oinarrizkoa.

Goiena @goiena
2015eko abenduaren 24a

Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 158 kidek  burutu dituzte. Ekitaldian, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, eta Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak ere parte hartu zuten.

Jauzi kuantitatiboa 2015ean

2015eko Bikain Ziurtagiriek jauzi kuantitatibo handia dakarte ziurtagiri hauen zortzi urteko historiarako. Datuei erreparatu besterik ez horretaz jabetzeko: 65 enpresa eta entitate ebaluatu dira aurten, eta 65 horiek jaso dute ziurtagiria. Inoizko kopururik altuena, eta are esanguratsuagoa kontuan izanik aurreko zazpi urteetan batez beste 28 enpresa izan direla urteko ziurtagiria eskuratu dutenak. Bikoitza baino gehiago, beraz, aurten. 158 ebaluatzaile ibili dira lanean aurten, iaz baino 20 gehiago. Dagoeneko 550 lagun dira Bikain Ziurtagirien Ebaluatzaile kluba osatzen dutenak. Guztiek ere musu-truke egiten dute lan.

Zortzi urte hauetako ibilbidean, 261 dira Bikain Ziurtagiria eskuratu duten enpresa eta erakundeak. Horietan lanean ari diren langileak berriz, 28.400 inguru.

Lehendakariak adierazi du euskara aurrera egiten ari dela enpresaren munduaren lankidetzari eta konpromisoari esker, eta, alde horretatik, urratsak ematen jarraitzeko apustua egin du, hizkuntza-kudeaketaren ebaluazioa ahalik eta gehien zabal dadin. "Gure helburua da euskararen erabilerari aplikatutako kalitate-parametroek toki naturala topatzea gure enpresen eta erakundeen kudeaketan, ekoizpenean eta komunikazioan", nabarmendu du Urkulluk.  

Bikain berritua

Berritzailea izan zen Bikain bere sorreran bertan ere, euskara enpresetako kalitate prozesuekin eta kudeaketarekin lotzea ekarri baitzuen. Aurrerantzean ere berritzaile izaten jarraituko du, Bikain berria eta berritua, enpresetara ez ezik administrazio eta erakunde publikoetara ere zabalduko baita. Horretarako, bi mundu ezberdin sistema bakarrera ekarriko dira. Ebaluazio prozesu bera izango da esparru batean zein bestean. Ponderazioa zorrotzagoa izango da administrazioentzat, legeria bera kontuan harturik. Bestalde, Bikain berrituak, ebaluazio sistema arinagoa izango du.   

Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak. Hori horrela, aurten parte hartu duten erakundeek dagoeneko jaso dute ebaluazio-txosten bana beren indar-.gune nahiz zer hobetuen berri zehatza ematen diena, lortutako puntuazio eta horren araberako ziurtagiriarekin batera; hori guztia, lan-ibilbide desberdinetako ebaluatzaile talde batek egina, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzapean.

Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ofiziala, publikoa eta doakoa da, eta hiru maila hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa (200 puntu gutxienez); tarteko maila edo zilarrezkoa (400 puntu gutxienez) eta goi maila edo urrezkoa  (700 puntu gutxienez).

Asteleheneko ekitaldian ziurtagiria jaso zutenen artean, ohi bezala, orotariko enpresa eta erakundeak egon ziren: industria nahiz zerbitzuetakoak, garraioetakoak, hezkuntzakoak, administraziokoak... Horiek guztiek egiaztatu zuten euskara txertatua dutela euren eguneroko jardueran, euren kudeaketan.

Kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da BIKAIN. Ebaluazio horretan EMEk (Erreferentzia Marko Estandarrak) zehaztutako alorretan euskararen presentzia, erabilera eta, oro har, kudeaketa neurtzen da. Ebaluatzen diren alorrak hauek dira: Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa; kanpo harremanak; barne harremanak; eta hizkuntza kudeaketa.

Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kideek egiten dituzte era altruistan. Ebaluatzaile horiek lan-sektore askotarikoak dira, baita eskala diferentetakoak ere, zuzendaritza-mailakoetatik hasi eta tartekoetatik jarraituta, maila ohikoagoetaraino.

Bikain Ziurtagiriaren zuzendaritza organoetan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea batzordeburu dela, EAEko enpresarien elkarteak (Confebask, Sea, Cebek eta Adegi), Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, hiru foru aldundiak, Euskalit, Euskaltzaindia eta Eudel biltzen dira.

(Albiste hau Goienatik hartu da CC lizentziari esker)

 

Kanal honetan artxibatua: Euskara

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
'Egia eredua'k dakarren iraultzak badu mapa berria

Donostiako Egiatik Agurainera, Amikuzen barna, paradigma berria ari da zabaltzen: ni euskaraz bizi naiz, zuk nahi duzun moduan erantzun eta kito. Elkarrizketa elebidunak mantentzetik hasi da iraultza berria. Baina horretarako euskaldunoi hizkuntzari eustea eragozten diguten aurreiritziak gainditu behar ditugu. Mapa egokiari begiratu, alegia.


2017-02-26 | Ramon Etxezarreta
Bizkaitar ardurak

Bistakoak egiten zaizkit lurraldeen artean gauzak egiteko, erabaki instituzionalak gauzatzeko nagusiki, egon daitezkeen moduen arteko ezberdintasunak. Urrutiegi joatea litzateke, batzuk eta besteak halakoak edo bestelakoak direla hortik ondorioztatzea. Amorragarri egiten zait gero eta barneratuago dauzkagun horrelako bereizketak egitea.

Batzuek bistakoak diruditen arren zaila zait lurralde guztietako moduen ezberdintasunak zerrendatzea. Elkarren artean ditugun ezberdintasunen multzoa... [+]


2017-02-26 | Mikel Irizar
Euskararen posizioa

Euskal soziolinguistikaren antologiarako geratu da Kike Amonarrizen kale inkesta euskararen tamainaz: gehienek oso txiki ikusten zutena, munduko hizkuntzen goiko tropelean dabil, zailtasun artean duin.

Beste horrenbeste esan liteke 2016ko Donostiako hizkuntza aniztasunaren foroak azaleratu duenaz: hizkuntza gutxituen artean euskara da hedatzen –hau da, hiztunak eta espazioak irabazten– ari den bakarretakoa.

Beldur handiegia izan diogu euskararen egoeraren alde baikorrak... [+]


Aurrerapausoak ematen jarraitzeko eskatu dio euskalgintzak Iru˝eko Udalari

Euskarazko haur eskolak bertan behera uzteko Antonio Sanchez epaileak emaniko sententzia larritzat jo du dute gaur arratsaldean Udal Plazan bildu diren hiritarrek. 


Euskaldunak aktibatzen: Errenterian Egiatarren bideari eutsiko diote

Astebetez helduko diote erronkari errenteriarrek, apirilaren 1etik 8ra. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta AEKren Xenpelar euskaltegiak antolatu dute.


Euskarazko haur eskolak bertan behera uzteko sententziari helegitea jarriko dio Iru˝eko Udalak

Donibane eta Printzearen Harresi haur eskoletan euskara eskaintzea ez dela udal eskumena esan du Iruñeko Administrazio Auzietarako 2. epaitegiak. Eskaintza bera ez dagoela arriskuan jakinarazi du baina Asiron alkateak.


2017-02-23 | ARGIA
Bizkaiera lehenesteko erabakia bertan behera uzteko eskatu die EIZIEk Bizkaiko Batzar Nagusiei

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) ohar baten bidez adierazi du elkarteko bazkideen artean “ezin ulertua” eragin duela Bizkaiko Batzar Nagusiek bizkaiera lehenesteko hartutako erabakiak.


2017-02-23 | Goiena
"Euskaraz Bizi Eguna" egingo dute martxoaren 18an Arrasaten

Euskal Herrian Euskaraz elkartearen egun handirako egun osoko egitaraua prestatu dute. Martxoaren 18a "Euskaraz bizitzeko hautuari bultzada emateko eguna" izan dadila gura dute.


2017-02-22
Mihigintza ehuntzen Basaurin
MULTIMEDIA - solasaldia

Basauriko Euskarabila euskara elkartearen inguruan garatutako aktibismoa eta diskurtsoak aztertu ditu Txerra Rodriguezek. Ikerketari buruzko informazio osatuagoa ARGIAko blogean eman du.


2017-02-21 | JJ Agirre
Petral, zakur eta bizkaitar

“Euskararen politikak nola asentatu eta txertatu diren gure artean ikustea aski da diktadura eta demokraziaren arteko diferentziak nabarmentzeko. Baina esan beharko dut euskaltzale asko eta asko petral eta zakur portatu dela gai honetan gure instituzionalizatze prozesuko urte guztietan zehar. Eskerrak jende asko erradikala izan den, demokratiko erradikala. Eskerrak bi hizkuntzen, edo hiruren, aitorpen eta bizikidetzan oinarritutako mezua sendotzen ahalegindu diren…”.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude