Bihartik (6) igandera (10) bitartean egingo da Arrasateko Akordeoi Lehiaketa. Jaialdia bost lehiaketatan banatu dute eta horietako bakoitzean hainbat musikari arituko dira. Garrantzitsuena nazioarte mailako jaialdia da. Hamalaugarren edizioa beteko du aurten eta besteak beste, Alemania, Frantzia, Serbia, Finlandia, Austria eta Txinako akordeoilariek hartuko dute parte. Euskaldun bakarra izango da bertan: Oroitz Maiz.