Bihar "haserrea" kalera ateratzeko eskatu dute CCOO eta UGT sindikatuek

  • CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorrera deitu dute biharko Espainiako Estatuan. Hego Euskal Herrian, aurtengo hirugarren greba orokorra izango da eta "haserrea" kalera ateratzeko eskatu die herritarrei Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusiak. Lan erreforma, berrordaintzea osasun zerbitzuan, murrizketak edota amnistia fiskala aipatu dituzte greba egiteko arrazoien artean, eta "kontsumoaren greba" egiteko eskatu du Jose Maria Molinero Nafarroako CCOOko idazkari nagusiak.


2012ko azaroaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Joan den ekainaren 29ko greba orokorra.

Euskal Herriko gehiengo sindikalak, ELA eta LABek, ez dute bat egin deialdiarekin, horretarako arrazoiak eman dituzte, eta zatiketa "oso negatiboa" dela eta kalte langileei egiten diela erantzun dute sindikatu espainiarrek. ESK, CNT eta CGTk murrizketen aurka kalera ateratzeko eskatu dute baita ere, baina ez dute bat egin UGT eta CCOOren deialdiarekin, helburuekin ez datozelako bat.

Zerbitzu minimoei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak erabaki du garraioan %30eko zerbitzua ezartzea eta Nafarroako Gobernuak berriz, %40koa.

Mobilizazioak Europa osoan

CES Europako Sindikatuen Konfederazioak protestak antolatu ditu biharko eta beraz, herrialde ugaritan izango dira mobilizazioak, baina eraginik handiena Portugalen eta Espainian espero da, horietan baino ez baitute deitu grebara. Gainerakoetan, manifestazioak eta lanuzteak egingo dira.

Gurean, CCOOk eta UGTk ondorengo manifestazioak antolatu dituzte: 12:00etan eta 18:30ean Donostian (Alderdi Ederretik), 12:00etan eta 18:30ean Bilbon (Plaza Biribiletik eta Jesusen Bihotzatik), 12:00etan eta 17:30ean Gasteizen (Europa jauregitik eta Andra Mari Zuritik) eta 11:45ean eta 18:00etan Iruñean (Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzatik eta autobus geltoki zaharretik).

ESK-k ere manifestazioak egingo ditu bere aldetik, Iruñean (19:00etan, Antoniutti parkean), Bilbon (11:45ean, Jesusen Bihotzan) eta Donostian (12:00etan, Bulebarrean), besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Trafiko eskuduntza bermatzeko Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek

Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek, Trafikoa foru exekutiboaren eskuduntza historiko eta esklusiboa dela blindatzeko.


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude