Bigarren etxebizitzak eta etxe hutsak ikusarazteko kanpaina abiatu du Aitzinak

  • “Etxebizitzaren gaia arazo nabarmena da Ipar Euskal Herrian”, Aitzinaren ustetan. Arazo hori azaleratzeko asmoarekin kanpaina bat abiatu dute gazte erakundeak. Euskal Elkargoak gaia landu dezala eskatzen dute.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko azaroaren 21a
Honelako pegatinak banatuko ditu Aitzinak.

“Ken nazazu baldin eta gutunontzi hau ez den bigarren etxe bizitza edo etxe huts batena”, mezu hori ageri da idatzita Aitzina gazte antolakundeak atera dituen eranskailuetan. “Lurra eta etxebizitzaren arloan ematen den espekulazioaren jokoak, gazteak, etxebizitza duinik eskuratu ezinean uzten ditu.” Egoera hori salatzeko, Ipar Euskal Herriko etxe hutsak eta bigarren etxeak markatzeko deia egin diete herritarrei gazteek.

Hiru pauso eman beharko dituzte kanpainan parte hartu nahi duten herritarrek. “Hartu pegatinak, zure auzo, herri edo eskualdeko postontzietan ezarri, zenbait egunez utzi eta begiratu emaitza”. Horrela Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren alorrean dagoen arazoa plazaratu nahi dute.

“Botere publikoen eta bereziki Euskal Herri Elkargoaren ardura da lurra eta etxebizitzaren inguruko arazoei erantzutea”, Aitzinaren ustetan. Horretarako etxebizitzaren inguruko azterketa “sakon” bat egiteko eskatu diete agintariei. Herritarrei ere dei egin diete azterketa parte hartzaile horretan parte hartzera.

Kanal hauetan artxibatua: Etxebizitza eskubidea  |  Aitzina  |  Ipar Euskal Herria

Etxebizitza eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
Argi dute: zahartzaroan, etxebizitza kooperatiba

Senideak edo profesionalak zaintzaile dituztela etxean jarraitzea, edo bestela zahar-etxera joatea. Horiek ohiko ereduak, zahartzaroa iristen denean. Aukera berriak zabaltzen ari dira ordea, elkarren arteko zaintza, izaera komunitarioa, autogestioa, bizi-kalitatea eta adinekoen autonomia helburu.


Apartamentu turistikoak legez arautuko ditu Iru˝eko Udalak

Pisu turistikoek lehen solairuan egon beharko lukete, eta haien arteko gutxieneko distantzia bat ezarriko litzateke. Iruñean legez kanpoko 227 apartamentu turistiko atzeman dituzte, eta horietan 790 lagunentzako plazak eskaintzen dituzte.


2018-01-09 | Miren Osa Galdona
Alokairuen prezioek gora egin dute Donostian beste urte batez, aurten %3,4

Etxebizitzen prezioen gorakadak ez du etenik Donostian: hirugarren urtez jarraian igo egin da alokairua Gipuzkoako hiriburuan. Egun, 14,1 euroan dago metro koadroa, iaz baino %3,5 altuagoa. Adibidez, 80 metro koadroko etxe batengatik 1.128 euro ordaindu behar dira hilean. 1.269 euro 90 metro koadroko etxebizitza batez ari bagara. Bilborekin edo Gasteizekin alderatuz gero, prezioen igoera nabarmena da.


2017-12-21 | Topatu.eus
Bigarren etxebizitza eta etxe hutsen azterketa herritarraren baitan, ekimenak egin ditu Aitzinak

Duela aste batzuk abiatu zuten azterketa herritarra, hainbat postontzietan pegatinak pegatzea zelarik zeregin nagusiena, hainbat bigarren etxebizitza zein etxe huts agerian utziz. Gaur ekimenak burutu dituzte horren harira, besteak beste, Hendaian edota Donibane Lohizunen.


2017-12-15 | Euskal Irratiak
"Aldudeko ibarrean diren etxe hutsekin zerbait egin behar da"

Aldudeko ibarrean kasik 220 etxe badira hutsik, orotarat 580 etxetik. Aldudeko Ibarra Beti Aintzina elkarteak azterketa bat egin du bi urtez, etxe horietaz, eta aste honetan lehen emaitzak agertu dituzte.

 


2017-12-13 | Lander Arbelaitz
Etxetik bota ondoren ospitalera eraman behar izan dute 84 urteko Patxi Zubiarre Donostian

Ohatilan atera dute Patxi Zubiaurre 40 urtez bere etxea izan den lekutik. Asteazken goizean kaleratu du Abacredit mailegu enpresak, 2014ko maiatzean ezin izan baitzion 104.000 euroko hipotekari aurre egin.


2017-12-12 | ARGIA
Bertan behera utzi dute gaur kaleratzekoa den Patxi Zubiaurreren aldeko elkarretaratzea, berak hala eskatuta

Etxe Kaleratzeak Stop! taldeak deituta gaur goizean Donostian egitekoa zen elkarretaratzea bertan behera geratu da, Patxi Zubiaurrek, etxegabetu nahi duten 84 urteko gizonak, hala eskatuta.


Etxe kaleratze bat geldiarazi dute Iru˝eko Arrosadia auzoan

Goizeko zortzietan zegoen aurreikusia Santander Bankuan Martha izeneko emakume bat eta bere familia bizi zen etxea hutsaraztea. Elkarretaratzea egin dute Etxe Kaleratzeen Kontrako plataformakoek eta epaile batek momentuz geldiarazi egin du kaleratze hori. 


2017-12-01 | Miren Osa Galdona
Gasteizko Santo Domingo kaleko bizilagunek konponbiderik gabe jarraitzen dute

Hilabete pasa da, Udalaren aginduz, Gasteizko Alde Zaharreko Santo Domingo kaletik bederatzi familia euren etxeetatik irtenarazi zituztenetik. Santo Domingo Bizirik plataformak jakitera eman duenez, familia batzuei lau aldiz aldarazi diote etxez eta gehienak egoera “tamalgarrian” bizi dira. Udalaren jarrera “utzikeria hutsa” dela diote bizilagunek. Larunbatean kazelorada egingo dute Gasteizko Alde Zaharrean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude