Bigarren eraso homofobo baten berri eman du Nafarroako LGTB mugimenduak

  • Asteburuan Iruñean gutxienez bi eraso homofobo izan dira. Instituzioek gertakariak gaitzetsi dituzte eta Raul Lopez Kattalingorri LGTB elkarteko kideak “hitzetatik ekintzetara” pasatzeko eskatu die.


2017ko apirilaren 04an - 10:16
Biolentzia matxistaren kontrako "Lunes Lilas" bilkuran asteburuko eraso homofoboak ere salatu dituzte.

Ostiral iluntzean Iruñeko Abejeras kalean izan zen orain arte jakitera eman den lehen erasoa. Eskua emanda zihoan bikote batek irain homofoboak jasan zituen gazte talde baten eskutik eta kolpatu ere egin zituzten kalean zehar jarraika zituztela. Biktimetako bat anbulantzian artatu behar izan zuten. Eraso hau Udaltzaingoan salatu eta erantzuleen peskizan dabil orain polizia munizipala.

Bigarren erasoaren berri sare sozialetan baino ez da zabaldu. Euskadi Irratian Raul Lopez Nafarroako Kattalingorri LGTB elkarteko idazkariak azaldu duenez, egun berean izan zen eraso hori lokal batean. Kasu honetan baina, biktimek ez zuten gertakaria salatu. Lopezen esanetan, askotan gertatzen diren erasoen beste kate-begi bat dira honakoak, eta Udalean eta udaltzainen artean “protokolo bat” ez egoteak eragina dauka salaketak ez jartzeko.

Nafarroako Parlamentuak “elkartasuna eta babesa” eman die erasotuei talde parlamentario guztiek sinaturiko idatzian, Iruñeko Udalak ere gaitzetsi du erasoa eta herritarrei dei egin die “deus egin gabe” ez geratzeko, Euskalerria Irratiak jaso duenez. Biolentzia matxistaren kontra astelehenero egiten den Lunes Lilas bilkuran ostiraleko eraso homofoboak ere izan zituzten gogoan.

Lopezen aburuz gaitzespen horiek beharrezkoak dira, baina, “hitzetatik ekintzetara” pasatzeko ordua ere bada bere ustez, eta politika errealak eskatu ditu halakoak gerta ez daitezen. Salatu duenez, gay eta lesbianen eremuko politiketara 40.000 euro baino ez ditu bideratzen Nafarroako Gobernuak. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Kattalingorriko kideak azaldu du hezkuntzaren arloan ere lan handia dagoela egiteko sexu askatasunari buruzko jarrera inklusiboak sustatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Homofobia
Bi eraso homofobo salatu dituzte Gipuzkoan

Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.


Bi homofobok sudurra apurtu diote Asierri Bilbon: "Kikilduta nahi gaituzte, erantzun egin behar zaie"

Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Elantxoben eta Bilbon eraso LGTBfoboak salatu dituzte

Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.


Urruntze agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren harira epaitutako bati

Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.


Bikote homosexual batek eraso homofobo eta arrazista jasan duela salatu du Villabonan

Gazte talde batek jipoitu eta irain homofobo zein arrazistak egin zizkietela salatu dute biktimek, larunbat gauean taberna batetik ateratzean Villabonan (Gipuzkoa). Lakuako Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da.


Eguneraketa berriak daude