Gaur zabaldu ditu ateak Los Angeleseko E3 Expo azoka erraldoiak. Aisialdi digitalaren eta bereziki bideojokoen inguruko munduko azokarik handiena da eta Sony, Microsoft, Nintendo eta beste hainbat konpainiek hilabetez isilpean gordetako berrikuntzak ezagutaraziko dituzte bertan. Hurrengo urteetan merkatuaren tendentzia markatuko duten bideojokoez gain, belaunaldi berriko kontsolak izango dira azokako protagonistak, PlayStation 3 eta Wii kasu.