Joan den ostiralean Tarragonako probintzian (Herrialde Katalanak) dagoen Mas de Barberans herrian jasandako erasoa salatu dute Anima Naturalis elkarteko kideek. Bideo batek erakusten duenez, correbou bat grabatzen ari ziren ekintzaileek kolpeak jasan zituzten eta kamera hautsi zieten.
Bideoan ikusten denez, animalien eskubideen aldeko ekintzaileen kontra egiten dute hainbat pertsonak, inguruan dauden zenbaiten txalo artean. Bultzaka eta kolpeka, zezenketa grabatzeko erabiltzen ari ziren tresneria kentzen diete eta argi ikusten da nola puskatzen duten kameretako bat lurrera jaurtiz.
Gertakariei buruzko txostena astelehenean aurkeztu dute Ampostako auzitegian Esquadra Mossoek. Erasoa jasan zuten pertsonen salaketa medio, larunbatean bertan hiru pertsona atxilotu zituzten, denak familia berekoak. Aske geratu dira, epailearen deiaren zain.
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.