argia.eus
INPRIMATU
[Bideoa] Uxue Barkos eta baztandarren arteko ika-mika Aroztegiko proiektu urbanistikoa dela-eta
  • Abuztuaren 19an Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Aroztegia proiektu urbanistikoaren aurka elkartuta zeuden zenbait baztandarrekin izandako eztabaidaren bideoa sareratu du Nafar Telebistak.

ARGIA @argia 2016ko abuztuaren 22a

Bideoan ikusten denez, elkarretaratzean parte hartzen ari diren baztandarrek lehendakariari gogora ekartzen diote ekainaren 5eko herri galdeketaren emaitza. Botoa eman zutenen %82,84k ezezkoa eman zioten proiektuari. Barkosek esan die parte hartze baxua izan zuela galdeketa horrek.

Ikusi eztabaida jasotzen duen bideoa osorik: