argia.eus
INPRIMATU
[Bideoa] Asteazken arratsaldean tentsio uneak Gipuzkoa Plazara bidean
  • Asteazken goizean Gipuzkoa Plazatik kanporatuak izan ostean, mugimenduak plaza berreskuratu zuen arratsaldean Boulevardetik abiatuta.

ARGIA @argia 2016ko ekainaren 02a

Tentsio uneak izan ziren Elkano kalean, asanbladak Ertzaintzarekin topo egin zuenean. Gipuzkoa Zutik bertan geratu zen, lurrean eserita eta polizia pertsona bat atxilotzen saiatu zenean.

Atxiloketak huts egin ostean ertzainek atzera egin zuten eta azkenerako bidea libre utzi. Kantuan itzuli zen Gipuzkoa Plazara han bildutako jendetza.