argia.eus
INPRIMATU
[BIDEOA] #MareePopulaire: Macronen politiken aurka protesta Frantzian
  • Milaka lagun kalera atera ziren larunbatean Frantzian. Ezkerreko alderdiek, sindikatuek, gobernuz kanpoko hainbat erakundek eta ikasleek dei eginda, Emmanuel Macron presidentearen neurrien aurka protesta egin zuten. Hirugarren mobilizazio handia da hilabete berean, eta Macronek bere politikak ez dituela aldatuko berretsi duen arren, ez dirudi jendea geldirik geratuko denik.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 29a

Maree Populaire lelopean, 31.800 herritar batu zirela zenbatu zuen L´occurrence enpresa independenteak larunbatean Parisen egindako mobilizazioan. Taranis News atariak bideo bat osatu du egunak utzitako irudiekin.