argia.eus
INPRIMATU
[BIDEOA] "Free Otegi, free them all" abestia sortu dute hainbat artistaren artean
  • Joserra Senperena aritu da konposizio eta produkzio lanetan eta Edorta Jimenezek jarri dizkio hitzak abestiari. Arnaldo Otegi askatzeko kanpainaren barruan sorturiko bideoklipan beste hainbat artista ere aritu dira elkarlanean.

ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 19a

Bideo-klipa TAOM produkzio-etxearen eskutik kaleratu dute, crowdfunding bidez finantzatuta, eta bertan honako abeslari eta musikariek hartu dute parte: Sorkun Rubio, Furia, Ines Osinaga (Gose), Maite Arroitajauregi (Mursego), Joseba Tapia, Francis Diez (Doctor Deseo), Niko Etxart, Unai Iturriaga, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Asier Serrano, Jon Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Petti, Oier Aranzabal (Lou Topet), Xabi Solano (Esne Beltza), Rafa Rueda, Karlos Aranzegi, Migel Artieda eta Iñigo Egia.