Ekintzaile sahararrak inpunitatez jipoituak

  • Uniformatu gabeko pertsona batzuek manifestari sahararrrak nola jipoitzen dituzten erakusten du Periodismo Humanok zabaldutako bideoak. Inguruan dabilen poliziak ez du ezer egiten. Martxoaren 22an grabatutakoa da, NBEren ordezkari berezi Chrisopher Ross Mendebaldeko Saharan zen bitartean.

Martin Vicioso @martinvicioso
2013ko apirilaren 03a

Manifestatzen ari direla, erasotzaileak gerturatu eta bultzaka hasten zaizkie. Ondoren, ekintzailetako batzuk kalezulo batera eramaten dituzte eta minduta altxa ezinik ateratzen dira handik. Marokoko polizia edo armadaren jantzirik eramaten ez badute ere, walkie-talkien bitartez hitz egiten ageri dira momentu batzuetan.

Saharak Espainian duen ordezkariaren esanetan “okupazio indarrak” bake prozesua oztopatzen saiatzen dira. Bere ustez, bideoan agertzen diren erasotzaileak poliziak dira, nahiz eta hauek ere herritarren laguntza eskatu izan ohi duten horrelako ekintzetarako.

Saharako hirietan manifestazioak egiten dituzte ia egunero. Sahararekin Elkartasunerako Elkarteen Estatuko Koordinadoraren arabera, bideoan ikusten dena “joera orokorra” da. Marokoko poliziari ez zaio inporta NBEren aurrean eman dezakeen itxura, koordinadoraren ustez.

Marokok Espainian duen enbaxadak ez dio sinesgarritasunik eman dokumentuari. Esan dutenez, “irudiak manipulatuta egon daitezke eta ezin da jakin gertakariak benetakoak diren ala ez”.

Kanal hauetan artxibatua: Mendebaldeko Sahara  |  Maroko

Mendebaldeko Sahara kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-20 | ARGIA
11 urteko mutikoa epaituko du Marokok, Saharako bandera marrazteagatik

Aaiun okupatuko epaitegi marokoar batek Aniss Omari 11 urteko mutikoa epaituko du Sahararen aldeko aktibismoa leporatuta, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko banderak marraztu eta zabaltzeagatik, El Confidencial Saharaui agerkariak jakinarazi duenez.


Argia eta wifia saharar kanpamenduetara iristen ari da, poztasuna zein beldurra eraginez

Errefuxiatu kanpamendu ugaritara iristen ari dira aurrerapen teknologikoak. Herriaren erresistentzian izan ditzaketen ondorioek beldurtzen dituzte asko, behin behineko kanpamenduak biziarteko bihurtzearen beldurra dute eldiario.es egunkariak erreportaje batean jaso duenez.


2016-10-05 | Axier Lopez
Hassanna Aaliari errefuxiatu izaera aitortu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak

Bost urteren ostean errefuxiatu izaera aitortu dio Hassanna Aaliari Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beraz, kanporatzeko arriskuan egoteari utziko dio ekintzaile sahararrak, CEAR taldeak zabaldu duenez.


Ia 48 orduz torturak, tratu txarrak eta legez kanpoko galdeketak jaso ostean, aske dira Saharako bi kazetariak

Marokoko Poliziak Said Amidan eta Brahim Laajail kazetari sahararren atxiloketari buruzko iritzia, Askapenako kide baten eskutik.


2016-09-19
"Inon inspiraziorik aurkitu badugu, hori euskaldunen hizkuntza berritzeko gaitasunean izan da"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Guatemalako giza eskubideen defendatzaile Claudia Samayoaren eta Saharautz elkartasun taldeko presidente Xabier Euzkitzeren arteko solasaldia.

Oharra: Bideoa euskaraz ikusteko sakatu Youtubeko azpitituluen botoia.


2016-07-08
Mezuak Mendebaldeko Saharatik
MULTIMEDIA - dokumentala

Juan Karlos Izagirrek Donostiako alkate zenean Mendebaldeko Saharara egindako bidaia batean jasotako lekukotzekin Berriako Mundua saileko arduradun Kristina Berasain Tristanek egindako dokumentala.


2016-03-08 | Lander Arbelaitz
Gose greba mugagabea abiatu dute 13 preso politiko sahararrek

Martxoaren 1ean Gdeim Izik kanpamenduko preso politiko sahararrek gose greba mugagabea abiatu zuten. Rabat-eko Salé kartzelan daude espetxeratuta, Marokon.


2016-03-06 | Javi Julio
40 urteko erresistentzia basamortuan

Otsailaren 27an 40 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zutenetik; Espainiako armadak Mendebaldeko Sahara abandonatu eta lurraldea Marokoren menpe utzi zuenetik, alegia. Marokok ezarritako gerra eta errepresioa orokorrari Fronte Polisarioak eraikitako erresistentzia eremua izan da. Lau hamarkadaren ostean, ordea, gatazkak ez du konponbiderako zantzurik erakusten. 80 herrialdek baino gehiagok SEADen gobernua formalki onartzen badute ere, Nazio Batuen... [+]


2016-03-03 | Bistan Begi
40 urteko erresistentzia basamortuan

Otsailaren 27an 40 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zutenetik; Espainiako armadak Mendebaldeko Sahara abandonatu eta lurraldea Marokoren menpe utzi zuenetik, alegia.


2016-03-03
Zer gertatzen ari da Saharan?
MULTIMEDIA - solasaldia

Juan Karlos Izagirre Saharan lan egindako medikuak eta Embarca Belkher eta Mohamed Bubkar ekintzaile sahararrek Azpeitiko Sanagustin kulturgunean emandako solasaldiaren laburpena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude