Bidasoko mugaz gaindiko lehen bizikleta martxa egingo du Ederbideak

  • Bidasoko Bide Berdeko mugaren alde bateko eta besteko bizikleta zaleak batzeko ibilbidea izango da. Ederbidea Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdiko lurretan barna mugikortasun iraunkorra sustatzeko proiektua da.

Erran .eus @erran_eus
2017ko ekainaren 08a

Sunbillak hartuko du heldu den ekainaren 24ean, larunbatarekin, Ederbidea Zikloturistaren lehen edizioa, Bidasoko Bide Berdearen martxa zikloturista handia mugikortasuna eta turismo iraunkorra sustatzeko.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzaren Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, Ederbidea proiektuaren lehen ekitaldi publikoa da. Nafarroako, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoko mugaz gaindiko lurraldeetan bizikletaren erabilera sustatzeko europar lankidetza proiektua da Ederbidea.

Ederbidea Interreg POCTEFA proiektua da, bertan parte hartzen du Europar Batasunak eta EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatzen da.

Lasterketaren helburuetako bat da mugaren alde bateko eta bertzeko zaleek bat egitea da, lehiakorra ez den martxa batean eta Bidasoldeaz disfrutatzea, ingurune natural batean, oinpekoei edo pedalei eragin bitartean.

Ederbidea Zikloturistak bi ibilbide zirkular izanen ditu, zailtasun maila desberdinekoak eta biak Sunbillan hasten direnak. Izena hemen eman daiteke.

Bidasoko Bide Berdeaz disfrutatzen

Ederbidea mugaz gaindiko proiektuak Bidasoko Bide Berdea sustatzea du helburu. XX. mendearen hasieran Irun eta Elizondo batzen zituen Tren Txikito deiturikoaren bidea egiten du bide berde honek, eta orain, helburua, Europara irekita dagoen ardatz zikloturista bat egitea eta turismo iraunkorraren tokia izatea da.

Gainera, Ederbidearen beste helburuetako bat bide berde hau Plazaolako bide berdearekin elkartzea da, eta horrela, bizikletaz egin daitekeen ibilbide luze bat egituratzea, Baiona eta Donostia Iruñearekin elkartuz eta Europako ibilbide handietan txertatuz.

Modu honetan, Bidasoaldea sustatzen jarraituko da Europako lokarri garrantzitsu bezala zikloturismoaren bidez, bizikletaren kirol jarduera eta mugikortasun iraunkorra bultzatzen diren bitartean.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Mugikortasuna  |  Natura

Mugikortasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-22 | Miren Osa Galdona
Gipuzkoako autobus murrizketen aurka 7.000 sinadura bildu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuak murrizteko hartutako joeraren aurrean sinadura bilketa abiatu du Murrizketarik Ez! herri plataformak. Otsailaren 27an sinadurok erregistratuko dituzte eta bide batez, protesta martxa antolatu dute.


2018-02-16 | ARGIA
Garraio publikoaren doakotasuna benetan eraginkorra ote da?

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi dute aireko kutsadura Alemaniako bost hirik, tartean Bonn, Essen eta Mannheimenek.  Albisteak, ordea, txaloak bildu dituen moduan jaso ditu kritikak ere, itxura batean onurak baizik ekarri beharko ez lituzkeen estrategia honek porrot egin duelako herritarren mugikortasun ohiturak aldatzeko helburuan. Eszeptikook Estoniako hiriburu Tallinn aipatzen dute adibidetzat.


2018-02-11 | Igor Agirre
Gipuzkoako autobus zerbitzu publikoa
Zuk diozu aldaketa, nik diot murrizketa

Gipuzkoako zati handi bati autobus garraio publikoa eskaintzen dion Lurraldebus zerbitzuan lineak eta maiztasunak birmoldatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Debagoieneko, Buruntzaldeko eta Tolosaldeko herrietan kezka handia sortu du Diputazioaren egitasmoak, murrizketak dakartzalako haien esanetan.


2018-01-31 | Goiena
Auzo-taxi zerbitzua jarriko dute martxan Bergaran

Bergarako auzotarrei zuzendutako zerbitzua jarriko du martxan Udalak. Auzoetara joan-etorria egiteko auzo-taxi zerbitzua izango da. Programan sartu diren auzoetan erroldatuta dauden eta autorik ez duten 16 eta 25 urte bitarteko pertsonei, 65 urtetik gorakoei eta autonomia propioa ez dutenei zuzenduta egongo da. Baldintza horiek betetzen dituztenek txartel bat eskuratu beharko dute udaletxean.


Alfontso Gartziandia [AHTren aurkako aktibista]
"AHT modu paregabea da diru publikoa esku pribatuetara abiada handian pasatzeko"

Alfontso Gartziandia naiz, 45 urte ditut eta Aratzurin bizi naiz. Urteak daramatzat AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra borrokatzen. Proiektu hori zentzu askotan da kaltegarria eta, nire ustez, ez dago nondik eutsi. AHTren kontrako mugimendua hoztu egin da Nafarroan, eta berpizteko asmoz, berriki Tren Sozialaren aldeko eta AHTren kontrako Iruñerriko plataforma sortu dugu Oltza Zendea, Itza, Egillor eta Orkoiengo hainbat bizilagunek.


2017-07-18 | Jon Torner Zabala
Eta zuk, txirrindulari zaren horrek, zergatik ez duzu zergarik ordaintzen?

“Bizikletan dabiltzanek ere ordaindu beharko lituzkete zirkulazio-zergak”. Solaskide batek egin zuen proposamena, autoen eta bizikleten arteko elkarbizitzaz eztabaidatzen ari ginela. Batzuk alde, kontra besteok, diruz ordaindutako eskubideak erdigunean jarrita.


2017-07-09 | Juan Mari Arregi
AHT: lotsak eta erantzukizunak

Eusko Jaurlaritzak, bost hilabete lehenago gonbidatu bazuten ere, ez zuen AHTri buruzko mahai-inguru batean egon nahi izan. Deseroso eta lotsatuta ote dago halako diru xahutzearen aurrean?


Bilbora sartzeko bidesaria?

Bilboko Udaleko Zirkulazio zinegotziak egin du proposamena orain egun batzuk, Bizkaiko hiriburuan kotxe pribatuen joan-etorriak murrizteko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude