argia.eus
INPRIMATU
Bidasoako Zinemaldi Arkeologikoak 10. edizioa beteko du

2010ko urriaren 11

Azaroaren 16tik 20ra bitartean egingo da Bidasoako X. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, Irungo Udalak eta Oiasso Erromatar Museoak antolatuta. Aurten 23 film proiektatuko dituzte, eta antolatzaileek azaldu dutenez, giza-espeziearen eboluzioa izango da jaialdiko ardatza. Paleolitikoari buruzko filmak izango dira protagonista, baina Egipto, Erroma, kultura iberiarra eta beste hainbat gai ere jorratuko dituzte.

- Egitarau osoa (PDF)