Bic Gipuzkoa Berrilanek “inkubagailu teknologiko” bat zabaldu du Miramonen
2003ko apirilaren 29a
Bic Gipuzkoa Berrilan enpresak Donostiako Teknologi Elkartegian zituen instalazioak handitu egin ditu. Bertan "inkubagailu teknologiko" berria zabaldu du. Inkubagailu honek oinarri teknologikoa duten proiektuak hartuko ditu, ekintzaileek beren ideiak gauzatu ditzaten. Bic Gipuzkoa Berrilan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ekimen bat da eta gainera, Gipuzkoako enpresak digitalizatzeko helburua duen Miramon Enpresa Digitala proiektua kudeatzen du.