BIC festibala: Baionak bertsioekin erantzungo dio Miarritzeko BIG erraldoiari

  • Hilaren 11n hasi zen Miarritzeko BIG festibalak badauka konpetentzia: BIC (Bayonne International Cover), prezioz eta asmoz xumeagoa.


2015eko uztailaren 17an - 04:43
Kartel honekin iragarri dute bertsio-taldeetan oinarritutako BIC festibala.

Eklektika webgunean irakurtzen denez, ostiral honetan hasiko da bertsioak egiten dituzten taldeekin osatu duten musika jaialdia.

Karteleko lehenbiziko izenak, honakoak: Lee Bonnie Moroni –duela gutxi Hondarribian izan diren Dr. Feelgood-en kantak bertsionatzen dituen banda– eta Quaalude Church –The Stoogesen tributu-taldea–.

Larunbatean berriz, Nirvana, AC/DC, The Clash eta Fuzz taldeen abestiak entzuteko aukera izango da. Egun bakoitzeko sarrera 5 euro kostako da. Bi eguneko bonoa berriz, 10 –zer uste zenuten beherapenen bat egingo zutela?–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude