argia.eus
INPRIMATU
Bi urteko espetxe zigorra Enrich eta Lunari, sexu bideoa grabatu eta zabaltzeagatik
  • Gertatutakoa onartu, damua agertu eta biktimari kalte-ordaina (110.000 euro) eman izana aringarritzat jo du auzitegiak, eta Sergi Enrich eta Antonio Luna futbolariak ez dituzte espetxean sartuko. Hirugarren auzipetua, Eddy Silvestre jokalaria, absolbitu egin du Donostiako 3. Zigor Auzitegiak.

Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko urtarrilaren 19a
Luna eta Enrich, biek Eibarren jokatzen zutenean.

Intimitatearen kontrako delituak egotzi dizkiete bi futbolariei, 2016ko gertakariengatik: Eibar futbol taldeko jokalariak –Enrich oraindik klub horretan dago, eta Luna Gironak fitxatu zuen– eta emakume bat sexu harremanak izaten erakusten duen bideoa bolo-bolo zabaldu zen sare sozialetan. Kontua da, batetik, emakumearen baimenik gabe grabatu zituztela irudiok; are gehiago, mugikorrarekin grabatzen ari zirela ohartzean, grabatzeari uzteko eskatu zien emakumeak futbolariei.

Fiskalak eta biktimaren abokatuak bost urteko zigorra eskatu zuten.