Bi urteko kartzela zigorra jarri diote Amalur Mendizabal senataria zauritu zuen ertzainari

  • 2013ko irailean 30eko Herrira-ren aurkako operazioa zela eta, Guardia Zibila Hernaniko egoitzara sartu zen. Jendetza hurbildu zen protestara, eta Ertzaintzak indarrez sakabanatu zituen. Emakume bat babestu nahian, Mendizabalek senatari txartela atera zuen ertzainei bere karguaz jakinarazteko. Azkenean ertzain batek buruan jo eta bost zentimetroko ebakia egin zion.

ARGIA @argia
2018ko otsailaren 09a
Argazkia: Raul Bogajo / Argazki Press

Salaketa jarri zuen Amaiur koalizioko senatari ohiak eta bost urteren ostean iritsi da epailearen erabakia: ontzat jotzen du fiskaltzaren eta akusazio partikularrak egindako eskaera. Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote ertzainari, baita brigada mugikorrean aritzeko debekua ere. 3.600 euroko kalte ordaina eman beharko dio Mendizabali. 

 

Kanal honetan artxibatua: Ertzaintza

Ertzaintza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-15 | Joseba Alvarez
Inboluzioaren mozala

Azken hilabeteotako gertakariek argi eta garbi erakutsi dute Eskubide Zibil eta Politikoei aurre egiteko nolako tresna errepresibo garrantzitsua eta indartsua den Mozal Legea (eta Zigor Kode berria) krisialdi territorialean, ekonomikoan eta sozialean murgilduta dagoen Estatu espainolarentzat. 2015eko uztailaren 1ean indarrean sartu zenetik, etenik ez dute izan oinarrizko Giza Eskubideak garatzen dituzten eskubide hauen aurkako erabakiek zein polizia ezberdinen gehiegikeriek. Protesta sozial... [+]


2018-04-18 | Hala Bedi
Ertzaintza ikasleen aurka oldartu da Gasteizen, Altsasuko gazteen aldeko mobilizazioan

Baimen eza argudiatuta, Ertzaintza Gasteizko Campuseko ikasleen aurka oldartu da, hainbat ikasle kolpatuz. Datozen egunetan, Altsasuko gazteen alde “zarata ateratzeko” deia egin du Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak: lau elkarretaratze ezberdin egongo dira.


2018-03-27 | Uriola.eus
I˝igo Cabacas hil eta sei urtera, "justizia noiz egingo zain" daude senide eta lagunak

Duela sei urte hil zen Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilokada batek eragindako zaurien ondorioz. Bere heriotza argitzeko sei ertzainen aurkako epaiketa hasiko da urrian. Familia eta lagunak epaiketaz eta urteurreneko jardueraz mintzatu dira. 


2018-03-14 | Uriola.eus
Herri Nortek bere aurkako "kriminalizazio eta desinformazio kanpaina" salatu du

Joan den otsailaren 22ko Athletic eta FC Spartak Moskuko zaleen arteko istiluen erantzule Herri Norte Taldea (HNT) jo dute zenbait hededabidek. Are gehiago, taldeak sare sozialetan salatu du Inocencio Alonso ertzainaren heriotzaren arduradun egin dutela. Ohar baten bidez, HNTk ukatu du istiluetan parte hartu izana eta salatu du zenbait komunikabidek zabaldutako "gezurra eta manipulazioa".


Fauna publikoa
Otsoak hazteaz

Kontu onik ez biolentziaren monopolioa haserre dabilenean: gaiztotuta dago giroa Ertzaintzan otsailaren 23an agente bat bihotzekoak jota hil zenetik Athletic-Spartak partiduaren atariko istiluetan.


Cabacasen abokatuaren eta Segurtasun sailburuaren aurka oldartu dira ertzainak Gasteizen

Ertzainek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean ErNE, ELA eta Sipe sindikatuek deituta. Eusko Jaurlaritzari lan baldintzak hobetzea galdegiteaz gain, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren dimisioa eskatu eta Iñigo Cabacasen familiaren abokatu Jone Goirizelaiaren aurkako mezuak oihukatu dituzte.


2018-03-01 | ARGIA
Ertzaintza Arabako campusean sartu da, Martxoaren 3a salatzeko manifestazio baten aurka oldartu ondoren

Ikasle Abertzaleek deituta manifestazioa egin dute 1976ko martxoaren 3an poliziak bost langile hil zituela gogoratzeko. Hala Bedi bere webgunean argitaratu duenez manifestazioa amaitzen ari zela Ertzaintzak kargatu egin du ikasleen kontra.


2018-02-21 | Hala Bedi
Tortura, zauri irekia
MULTIMEDIA - erreportajea

Otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna izan zen. Honen harira, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak torturatutako belaunaldi ezberdinetako lau arabarren testigantzak bildu ditu Hala Bideok erreportaje honetan: Marina Sagastizabal, Xabier Izaga, Txiki Donnay eta Susana Atxaerandio. Horiekin batera, Ixone Legorburu psikologoak parte hartu du.

2017ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak torturaren inguruko txostena aurkeztu zuen. Ikerketa Paco Etxeberria auzitegi medikuak eta Laura... [+]


2018-02-08 | Axier Lopez
The Basque police have taken an anti gag-law activist hit by a train to court

On 13th May, 2017 at Usurbil station (Gipuzkoa, Basque Country) Donostian Martin Goitiandia, who was protesting against the Spanish Gag Law, was seriously injured by a train. Now the Basque police have taken him, along with the person who waited with him for the ambulance to arrive, to court. The trial will be held on 5th March in Donostia.


2018-01-31 | Axier Lopez
Usurbilen trenak harrapatu zuen Mozal Legearen aurkako ekintzailea auzitara eraman du Ertzaintzak

2017ko maiatzaren 13an Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean tren batek zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia donostiarrari. Orain Ertzaintzak ekimen horregatik auzitara eraman ditu bera eta anbulantziaren zain berarekin geratu zen laguna. Martxoaren 5ean izango da epaiketa Donostian.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude