argia.eus
INPRIMATU
Bi urte eta erdiko kartzela zigorra Deustuko grebalarientzat
  • Otsailean fiskaltzak eginiko eskaria berretsiz, Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariei bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri die Bilboko zigor-arloko epaitegiak. Epaia oso epe laburrean betearazi dezaketela ohartarazi dute.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko ekainaren 13a
Espetxera aurkezteko abisua epe oso laburrean iritsi daitekeela ohartarazi dute (urola.info)

2012ko Greba Orokorrean desordena egiteagatik, iazko irailean epaitu zituzten Aitor Fernandez, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalariak Bilboko zigor-arloko 1.epaitegian. Epaileak Aitorrentzat absoluzioa eta Urtzi eta Jonentzat 15 hilabeteko espetxe zigorra agindu zuen.

Fiskaltzak ordea, Bizkaiko Probintzia Auzitegian helegitea jarri zuen, Jon eta Urtzirentzat bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuz. Helegite hori aste honetan onartu du epaileak.

Uriola.info-n irakur daitekeenez, bi gazteen abokatu Eukene Jauregik adierazi du pintada batzuk egiteagatik "gehiegizkoa" epaia dela. Gainera, ohartarazi du grebalariek bi aste baino lehen jaso dezaketela Basauriko espetxera aurkezteko epaitegiaren jakinarazpena.

Manifestazioa gaur Deustun

Grebalariak Aske! plataformak deituta, manifestazioa egingo dute gaur, ekainak 13, Deustuko San Pedro plazatik abiatuta. “Urtzi eta Telle libre nahi ditugu! lelopean egingo den protestaldian parte hartzera deitu dute plataformatik.