Bi Pulitzer irabazi ditu 'The New York Times' egunkariak

2012-04-17
alde 0    kontra 0
David Kocieniewski kazetaria, Pulitzer saria jaso zuen unean.

Pulitzer sarien 96. sari banaketa egin zen atzo. Guztira, 21 kategoriatan lehiatu ziren 10.000 dolarreko sari prestigiotsuak jasotzeko. Kazetaritza arloan, The New York Times izan zen garaile: egunkari horretan Jeffrey Gettleman kazetariak Afrika ekialdeko goseteaz eta gatazkez idatzitako erreportajeak eta David Kocieniewski lankideak zergak saihesteko aberatsenek egiten dituzten amarruez idatzitakoak sari bana jaso zuten.

Ikerketa erreportaje onenagatik The Associated Press taldeko Matt Apuzzo, Adam Goldman, Eileen Sullivan eta Chris Hawley saritu zituzten, komunitate musulmanari New Yorkeko poliziak egiten dion espioitza klandestinoa salatzeagatik.

Fizkiozko literatura saileko Pulitzer golardoa ez zuen inork irabazi eta historiakoa Manning Marable-ren Malcolm X: A Life of Reinvention lanak lortu zuen. Biografiaren arlokoa berriz, John Lewis Gaddis-en George F. Kennan: An American Life lanarentzat izan zen. Poesian, Tracy K. Smith-en Life on Mars izan zen garaile, eta antzerkian, Quiara Alegria Hudes idazlearen Water by the Spoonfol (Irakeko soldadu beterano bati buruz).

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Gara | El Correo
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2434
 
azala2433

2435 zenbakia.
2014ko azaroaren 02a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys