Bi Pulitzer irabazi ditu 'The New York Times' egunkariak

  • Pulitzer sarien 96. sari banaketa egin zen atzo. Guztira, 21 kategoriatan lehiatu ziren 10.000 dolarreko sari prestigiotsuak jasotzeko. Kazetaritza arloan, The New York Times izan zen garaile: egunkari horretan Jeffrey Gettleman kazetariak Afrika ekialdeko goseteaz eta gatazkez idatzitako erreportajeak eta David Kocieniewski lankideak zergak saihesteko aberatsenek egiten dituzten amarruez idatzitakoak sari bana jaso zuten.


2012ko apirilaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
David Kocieniewski kazetaria, Pulitzer saria jaso zuen unean.

Ikerketa erreportaje onenagatik The Associated Press taldeko Matt Apuzzo, Adam Goldman, Eileen Sullivan eta Chris Hawley saritu zituzten, komunitate musulmanari New Yorkeko poliziak egiten dion espioitza klandestinoa salatzeagatik.

Fizkiozko literatura saileko Pulitzer golardoa ez zuen inork irabazi eta historiakoa Manning Marable-ren Malcolm X: A Life of Reinvention lanak lortu zuen. Biografiaren arlokoa berriz, John Lewis Gaddis-en George F. Kennan: An American Life lanarentzat izan zen. Poesian, Tracy K. Smith-en Life on Mars izan zen garaile, eta antzerkian, Quiara Alegria Hudes idazlearen Water by the Spoonfol (Irakeko soldadu beterano bati buruz).


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude