argia.eus
INPRIMATU
Bi pertsona hil dira Orion, kalean, leherketa baten ondorioz, eta hilketa matxista izan dela uste du Ertzaintzak
  • Ertzaintzak ez du gertakariaren zergatien berri eman, baina indarkeria matxistaren zantzuak daudela uste du, eta ikertzen ari da. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, arratsaldeko 17:30 aldera gertatu da leherketa, deflagrazioa, Orioko Arrantzale kalean, bide publikoan, haur parke batetik gertu. Gizonezko bat eta emakumezko bat dira hildakoak.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko maiatzaren 16a
Orioko Arrantzale kalean gertatu da.