argia.eus
INPRIMATU
Bi guardia zibil eta forense baten deklarazioekin ireki da epaiketaren bigarren astea
  • Bigarren astean sartu da Altsasuko gazteen kontra Madrilgo Audientzia Nazionalean egiten ari diren epaiketa. Gaur beren lekukotasuna hartu zaie Guardia Zibileko bi agenteri eta liskarrean zauritutako agenteak bezala beren bikotekideak artatu zituen mediku forentseak.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 23a

Bi guardia zibileetatik tenientea izan da –ondoko egunetan perito lana ere egingo duena– Altsasuko gazte epaituak terrorismoarekin lotu nahian gehien nabarmendu dena. Uniformedunek herritik alde egin dezaten eskatuz Ospa izeneko kanpainan egindako mobilizazioak aipatu dituzte eta auzitan dagoen gaueko liskarra –Koxka ostatuan gertatu zena– aurretik prestatua zegoela aldarrikatu. Hala ere, epai mahaiak ez ditu frogatzat onartu agenteek aurkeztutako bideo bat eta zenbait argazki.

Asteleheneko auzi saioan eman du bere lekukotasuna Nafarroa auzi-mediku batek, gertakizunetan zauritutako guardia zibilak eta haiekin zihoazen bi emakumeak artatu zituena. Astearte goizeko 10:00etan emango zaio jarraipena epaiketari.