Urriaren 3an egingo da polizien aurkako epaia Simón Colls katalanari emandako tratu txarrengatik eta eskubide linguistikoak urratzeagatik. Vilajuigako (Girona) herritarra da Colls eta bertako kontrol batean geratu zuen Guardia Zibilak. Poliziei katalanez hitz egiten hasi zitzaienenean bultzatu egin zutela salatu du.
Poliziak ere bere aurkako salaketa ipini du beraiei aurre egiteagatik eta desobedientziagatik. Collsek atzo deklaratu behar zuen, baina epaileak berak ezarritako salaketa onartu duenez –eta ez poliziena–, epaiketa atzeratu egin da.
Hizkuntzen aldeko plataformaren hitzetan, “legeak dio ordezkari publikoetako edozeini norberak aukeratutako hizkuntza ofizialean hitz egiteko askatasuna duela”.
Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]