Tolosan atxilotu dute bata adingabe bati eraso egiteagatik; Baztanen bestea substantzia toxiko bidez nahasmena eragin zion emakume bati sexu abusuak egiteagatik.
Adingabe bati sexu erasoa egiteagatik atxilotu dute Tolosan 27 urteko gizonezko bat. Apirilaren 8an jaso zen erasoa, eta emakumeak ostiralean jarri zuen salaketa. Ertzaintzak ikerketa martxan jarri eta larunbatean atxilotu zuen erasotzailea. Atxilotuak deklaratu du dagoeneko epailearen aurrean, eta epaileak gizonezkoa kartzelaratzeko agindua eman du.
Baztanen, bestalde, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak. Gizonak xaman lanetan zebilen, eta erritu bat egiteko landareekin egindako substantzia bat eman zion emakumeari. Erasotuak salatu duenez, substantziak eragindako nahasmen egoeraz baliatu zen xamana sexu abusuak egiteko.