Bi gizonezko atxilotu dituzte sexu erasoak egitea leporatuta

  • Tolosan atxilotu dute bata adingabe bati eraso egiteagatik; Baztanen bestea substantzia toxiko bidez nahasmena eragin zion emakume bati sexu abusuak egiteagatik.


2018ko maiatzaren 28an - 14:52
Sexu eraso bat salatzeko Tolosan egindako elkarretaratzea

Adingabe bati sexu erasoa egiteagatik atxilotu dute Tolosan 27 urteko gizonezko bat. Apirilaren 8an jaso zen erasoa, eta emakumeak ostiralean jarri zuen salaketa. Ertzaintzak ikerketa martxan jarri eta larunbatean atxilotu zuen erasotzailea. Atxilotuak deklaratu du dagoeneko epailearen aurrean,  eta epaileak gizonezkoa kartzelaratzeko agindua eman du.

Baztanen, bestalde, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak. Gizonak xaman lanetan zebilen, eta erritu bat egiteko landareekin egindako substantzia bat eman zion emakumeari. Erasotuak salatu duenez, substantziak eragindako nahasmen egoeraz baliatu zen xamana sexu abusuak egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude