argia.eus
INPRIMATU
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen eta Donostian sexu erasoak leporatuta
  • Donostian erasotutakoa adingabea da, eta ustezko erasotzaileak 18 urte ditu. Gasteizko atxilotuari kalean neska gazte bati ukituak egitea leporatzen zaio.

     

ARGIA @argia 2019ko abuztuaren 06a
Sexu eraso baten aurkako kontzentrazioa Gasteizko jaietan, aurreko urte batean. Argazkia: blogs.vitoria-gasteiz.org.

Donostiako erasoa igande gauean gertatu da, etxe batean. Erasotutako neska adingabeak astelehenean jarri du salaketa, eta Ertzaintzak 18 urteko gizona atxilotu du. Udaleko talde politikoek ohar bateratua helarazi dute. Erasoaren aurrean “gaitzespen irmoa” adierazi eta erasotuari “babesa eta elkartasuna” adierazi dizkiote. Asteazkenerako kontzentrazioa deitu du udalak.

Gasteizen erasoa astelehen gauean gertatu da. Erasotutako emakume gaztea familiarekin zegoen kaletik paseatzen 38 urteko gizonezko batek ukituak egin dizkionean. Erasoa leporatu zaionean ihes egiten saiatu da gizona, baina familiak eta inguruko pertsonek gerarazi dute udaltzaingoa ailegatu arte.