Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideak jotzeagatik

  • Atxilotuak 26 eta 45 urtekoak dira, Gasteizko Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 27an - 11:37

Bi gizonezko atxilotu zituzten igandean Gasteizen, genero indarkeriagatik, dirudienez bikotekideak jo zituztelako Aranbizkarra eta Lakua auzoetako bi etxebizitzatan. Atxilotuak 26 eta 45 urtekoak dira, Gasteizko Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Lehen gertaeran, 092 telefono zerbitzuak dei bat jaso zuen, eta biktimaren aitak poliziari esan zion alabak telefonoz deitu eta laguntza eskatu ziola, bikotekideak jo egin zuela harek Aranbizkarra auzoan duen etxean. Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu zen, eta 26 urteko gizon bat atxilotu zuen, eztabaida batean bikotekidea jotzeagatik. Igandean bertan epailearen aurretik igaro zen.

Beste atxiloketa gaueko 23:20 aldera izan zen. Lakuako etxebizitza batean bikote bat eztabaidan ari zirela jakinarazi zioten udaltzaingoari. Patruila bat bertaratu zen, eta mozkor zegoen gizon batek atea ireki zien. Dirudienez, minutu batzuk lehenago, gizonak bikotekidea jo zuen, bien haurra aurrean zegoela.

Biek esandakoa entzun eta erasoaren markak ikusi ondoren, udaltzainek 45 urteko gizona atxilotu zuten, eta beste patruila batek emakumea ospitalera eraman zuen, lesioak artatzeko. Gizona astelehen honetan eraman dute epailearengana.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude