argia.eus
INPRIMATU
Bi euskal herritar Saharatik kanporatu ditu Marokoko Poliziak
  • Marokoren menpeko Saharako lurralde okupatuetan ziren bi euskal herritar kanporatu ditu Marokoko Poliziak. Maku Florentino eta Dina Pardo dira Aaiunen atxilotu eta konporatutako ekintzaileak. Pasaporteak ere kendu dizkietela zabaldu du Equipe Mediak

Axier Lopez @axierL 2019ko apirilaren 12a

Equipe Mediak hedabide saharrak informatu duenez, herrialdetik indarrez kanporatuak izateko arrazoia da Saharako ekintzaileekin Aaiun hirian elkartu izana. Maroko Poliziak bi euskal herritarrekin elkartu diren sahararrak jipoitu dituela eman dute aditzera.

Urtarrilaren batean beste bi euskal herritar kanporatu zituen Marokok

Urtarrilaren 1ean, Aaiun hirian zirela, Marokoko Poliziak kanporatu egin zituen Irati Tobar eta Patricia Ibañez ekintzaileak. Euskal Herrira itzultzean egindako adierazpenetan salatu zuten, turista gisa joan zirela Mendebaldeko Saharara, eta hala ere, Poliziak etengabe jarraitu zituela, ez zutela bilera politikorik egin inorekin, eta hala ere kanporatu zituztela. Horrez gain, salatu zuten sahararrek Marokoko estatuaren partetik pairatzen duten eskubide urraketa etengabea dela.