Epaiketa irailaren 14an izango da, 09:30ean, Arabako Lurralde Epaitegian. Epaituko dituzten sei ikasleei babesa adierazteko kontzentrazioa egingo dute egun horretan bertan, 19:00etan plazan.
2014. urteko martxoaren 19an sei ikasle, tartean azpeitiar bat, atxilotu zituzten Gasteizko EHUko campusean egin zen elkarretaratze batean. Orain, atxilotu zituzten sei gazteentzat espetxe zigorra eskatzen du epaileak. Epaituei elkartasuna adieraziteko, muntaia poliziala salatzeko eta euskal presoen eskubideen aldeko ekimenek duten zilegitasuna azpimarratzeko, agerraldia egin zuten hainbat herritarrek irailaren 8an.
Euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko antolatu zen 2014ko martxoaren 19ko elkarretaratzea. Ondoren atxilotuko zituzten sei gazteak kontzentrazioan parte hartzen ari ziren beste ikasle askorekin batera.
Ikasle batzuk mural bat margotzen hasi zirela-eta, campuseko segurtasun indarrek, kalez jantzitako ertzainek lagunduta, gazteetako bat bortxaz atxilotu zuten. Hori ikusita, ikasleek errepidean eserialdia egitea erabaki zuten. Ertzainak atxilotua kotxera eramaten hasi ziren, eta gainerako ikasleak atxilotuari babesa adierazten hasi ziren. Ertzainen furgoneta bat eta beste zazpi auto agertu ziren orduan, eta ikasleen aurka gogor oldartu ziren.
Ertzainen karga polizialak dozenaka zauritu utzi zituen, eta karga hori aprobetxatuta beste bost ikasle atxilotu zituzten ertzainek; horietako bat mugikorrarekin karga poliziala grabatzen hasi zelako. Ertzainen irain sexistak ere entzun behar izan zituzten atxilotuak askatzeko eskatzen ari ziren ikasleek. Karga poliziala justifikaziorik gabea izan zen.
Orain, atxilotutako ikasleei zigor gogorrak eskatzen dizkie fiskalak. Guztiei zigor ekonomikoa eskatzeaz gain, gazte bati hiru urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote. Gainerakoei, tartean Onintza Valverde azpeitiarrari, bina urteko espetxe zigorrak eskatzen diote. Irailaren 14an, asteazkenean, 9:30ean izango da epaiketa Arabako Lurralde Epaitegian.
Albiste hau Libre Azpeitiak argitaratu du Uztarrian eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Altsasuko gazteen aurkako epaiketan, asteartean Guardia Zibileko teniente baten emazteak –Maria Jose izenekoa–, behin baino gehiagotan adierazi zuen auzipetuetako bat, Adur Ramírez de Alda, kamiseta gorriz jantzita zegoela erasoak gertatu ziren gauean. Altsasuko gazteen gurasoek igorri duten argazki honetan argi ikusten da hori ez dela egia.
Ostegunean epaituko dituzte Madrilgo Kontu Epaitegian 2013an Gipuzkoako erraustegi gaindimentsionatua geratu zuten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta. Lehena Ingurumen diputatua zen eta bigarrena Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko burua, biak EH Bilduko kideak.
Hiru bizikleta zutaberen bidez egituratuko dute deialdia larunbatean: Berriozartik aterako da bat, 10:30ean; bigarrena, Barañaindik, 11:00etan; eta, azkena, Atarrabiatik, 11:00etan. Gazteluko plazan elkartuko dira denak, 13:30ean.
Ruben Ollo "Olazti", La Haine eta Ahotsa hedabideetako kolaboratzailea, poliziek atxilotu dute gaur eguerdiz Iruñean, dirudienez Madrilgo Auzitegi Nazionalera eramateko. 'Terrorismoaren gorazarre' egiteagatik atxilotua 2017ko irailaren 7an, urtarril honetan jakinarazi zuen uko egiten ziola Madrilen deklaratzera azaltzeari.
A demonstration had been organised for 14th April in Iruñea in support of the three young people who have been held in prison for almost a year and a half, and to demand they be given a fair trial. After a pub brawl with two members of the Civil Guard (Spanish armed forces), they were arrested and have been held in custody since then.
Concepción Espejel epailea izendatu dute Altsasuko gazteen epaiketa zuzentzeko. Gazteen abokatuek Espejel kasutik aldentzea eskatu dute, Guardia Zibilaren koronel batekin ezkonduta dagoelako eta Guardia Zibilak “Merezimenduzko Saria” eman ziolako, besteak beste.
Julen Ibarrolari (Amurrio, 1993) urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, errotulki batekin pintaketa bat egiteagatik. Terrorismoa goratzea leporatzen diote.
Terrorismoa goratzea egotzi diote Ahotsa.info-ko eta LaHaine-ko kolaboratzaile Ruben Ollo Olazti-ri eta prentsa ohar baten bidez ohartarazi du "desobedientzia" ariketa egin, eta ez dela epaitegira azalduko.
Alcala de Henareseko auzitegian izan da berrogeita hamar lagunen aurkako epaiketa. 2015eko epaiketa batean egindako ekimen sinboliko batengatik, desordena publikoa egotzi zieten, bost hilabeteko espetxe zigorra eskatuz bakoitzarentzat. Asteartean eman dute amaitutzat epaiketa, eta sententziaren zain geratu dira.
Alcalá de Henareseko epaitegian izango da 50 lagunen kontrako epaiketa. Bost hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat 2015eko epaiketa batean publiko gisa herri harresia irudikatzeagatik eta gazte auzipetuei babesa emateagatik.