Bi ekintza ari da lantzen uztailean egiteko Buruntzaldea Zutik

  • Bi astez behin asanblada, eta bi astez behin ekintza zuzen bat. Asteroko martxari eusten dio Buruntzaldea Zutikek.

Usurbilen uztailaren 19an egin zuten Buruntzaldeko asanblada.

2016ko uztailaren 22an - 15:59

Uztailaren 12an Urbil merkatal gune handian aritu ziren erraustegiari buruzko informazioa ematen.

Uztailaren 19an, berriz, asanblada egin zuten Usurbilen. Opor betean eta eguraldi onegia zegoen egunean, 23 lagun bildu ziren, Hernani, Usurbil eta Zubietako herritarrak. Asanblada horretan egin zuten Urbileko ekintzaren balorazioa, eta hurrengo bi ekintza erabaki zituzten: haietako bat, U28ko GHKren batzarraren aurreko mobilizazioan parte hartzea.

Hurrengo asanblada abuztuaren 2an egingo dute (lekua oraindik zehazteke).

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Buruntzaldea Zutik
2016-07-06 | Estitxu Eizagirre
Buruntzaldea Zutikek udan asteroko martxari ekingo dio

110 herritar bildu ziren uztailak 5ean, Hernanin egin zen asanbladan. Asteartetan jarri dute hitzordua: aste batean batzarra egingo dute eta hurrengoan ekintza. Asanblada egingo den herria txandakatu egingo da.


Eguneraketa berriak daude