Bi egunetan 13 mahai-inguru Europako 17 hizkuntzaren biziberritze-prozesuez

  • Ekainaren 23 eta 24an egingo dira Hitzargiak topaketak Hernanin. Soziolinguistika Klusterrak antolatu du esperientzien trukegunea, Donostia 2016ren barruan.


2016ko ekainaren 17an - 11:28
Europan egiten diren 'Korrikei' buruz hitz egingo dute topaketetan. Argazkia: Dani Blanco.

Hitzargiak egitasmoan Europako 13 herrialdetako eragileak ari dira parte hartzen eta 25 hizkuntza lantzen dituzte. Ekaineko topaketetan 17 hizkuntzatako eragileak bilduko dira Orona Fundazioaren Ideo eraikinean, Hernanin.

Hamaika mahai-inguru eta bi elkarrizketa prestatu dituzte. Ekitaldion izenburuek bi egunez landuko dituzten gaien nondik norakoa adierazten dute.

-Antzokiak, aisiagune herritarrentzat, arnasgune hizkuntzentzat.

-Komunikabideak, gizarte eleaniztunak eraikitzen laguntzeko.

-Jatorri anitzeko hiztunak, bertakora hurbiltzen.

-Hizkuntza txikien alde korrika.

-Heldu aroan hizkuntza ikastearen garrantzia.

-Hizkuntza ekonomiaren sustatzaile.

-Ahozko ondarea: hizkuntzen balioa hiztunen mintzoan.

-Haur eskolak: hazi eta hezi, hizkuntza ardatz.

-Hizkuntzak garatzeko teknologiak.

-Transmisioa: etxean nola, munduan hala.

-Akademien eginkizuna hizkuntza gutxituen kasuan.

-Mintzapraktika: buruz buru, ahoz aho (elkarrizketa)

-Hizkuntzen garrantzia lurralde antolaketan (elkarrizketa)

Egitarau osoa lotura honetan dago.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 2016
Kulturak hiria eraldatu nahi izan zuen urtea

Urteak igaro genituen “Donostia 2016” entzuten. Europako kultur hiriburua, herritarren energia olatua, elkarbizitzaren kultura... Hitz handien atzean, krisiz eta gatazkez betetako prozesua izan zen. Nork ez du oroitzen Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirreren arteko... [+]


2016: kultura aitzakia gisa erabili zen urtea?

Atzera begira, inork gutxik uste du 2016ak bere helburu kulturalak bete zituenik. Kontrara, ordutik hona, hiriaren turistifikazio masiboaren erantzuleetako baten moduan ikusten dute askok egitasmoa. Baina zer zioten garaian hiriburutzaren kontrakoek? Izan al du hiriburutzak... [+]


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat... [+]


Donostia 2016k eragindako diru sarrerek apenas berdindu dute proiektuaren aurrekontua, datu ofizialen arabera

Donostiako Udalak eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren zuzendaritzak kalkulatu dute kultur hiriburuak 47,1 milioi euro utzi dituela hiriko ehundura ekonomikoan. Kultur hiriburuaren aurrekontua 46,8 milioi eurokoa zela.


Donostia 2016: amaitu da festa

Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.


Eguneraketa berriak daude