argia.eus
INPRIMATU
Bi atxilotu Bizkaian Auzitegi Nazionalaren aginduz
  • Valentina Morisolli eta Gaizka Astorkizaga dira atxilotuak. Aministiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko militanteak dira biak.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 16a
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren mobilizazio bat. Argazkia: @AmnistiaGarrasi

Ertzaintzak egin ditu atxiloketak astelehen goizean, Auzitegi Nazionalaren aginduak betez, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ohar batean azaldu duenez. Valentina Morisolli Usansolon bizi da eta Gaizka Astorkizaga Ibarrangelun. Atxilotu ostean, Ertzaintza bien pisuak miatzen hasi da. Astorkizaga euskal preso politiko ohia da, 2012an espetxeratu zuten.

Prozedura judiziala sekretupean dagoela eta atxilotuak ez dituztela inkomunikatu jakinarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak. Atxilotuen hurbilekoei elkartasuna adierazi diete, eta herritarrei mobilizazio deialdiei adi egoteko eskatu: “senitarte eta lagunei animo erraldoi bat igortzen diegu eta baita Euskal Herriko Langileari adi egoteko bai atxiloketa hauen inguruan burutuko diren mobilizazioak zein Txikitorenak direla eta. Zirkunstantzia  ezberdinak baina borroka bakarra”.