argia.eus
INPRIMATU
Bi anbulantzia sabotatu dituzte lan baldintzak salatzeko
  • Ugaon eta Laudion anbulantzia bana sabotatu dute asteazken gauean, zerbitzurik gabe utziz. Enpresak langileei aparteko lan-saria ez diela ordaintzen salatu nahi izan dute egileek. Osakidetzak Sevillako SSG enpresari azpikontratatu dio anbulantzien zerbitzua.

ARGIA @argia 2019ko abuztuaren 09a

Asteazken gauean Larrialdiak enpresako bi anbulantzia sabotatu dituzte Ugaon (Bizkaia) eta Laudion (Araba). "Larri-SSG lapurrak" dioten pintaketak egin dizkiete, eta atzerako ispiluak apurtu. Halabedi.eus-ek jakinarazi duenez, sabotajearen egileek adierazi dute ohar batean ekintzaren ondorioz anbulantziak aldi baterako erabiltezin geratu zirela. Sabotajearen arrazoia enpresako langileek aparteko lan-saria ez dutela kobratzen salatzea izan da. Sevillako SSG taldeko enpresa bati azpikontratatua dio anbulantzia zerbitzua Osakidetzak.