Merkataritza askeko itunak

Betiko leloa?

  • Betiko leloa esatean, Merkataritza Askeko Itunez (MAI) ari gara. Egunetik egunera, geroz eta gehiago ditugu entzungai eta honen aurrean argi utzi nahi dugu izenburuan eginiko galderaren erantzuna ezezkoa dela.

Amagoia Eskudero Larra˝aga  |  Ana Gorostidi Pagola
2017ko urriaren 09a
(Argazkia: Reuters)

Hasteko, azken aldian gehien entzun den eta apirilaren 21ean partzialki behin-behinekoz ezarri zen CETAren ibilbidea aipatu beharra dago. Europako Parlamentuak joan den otsailean onetsi zuen ituna eta orain Europako nazioetan ari dira bozkatzen. Behin betikora iritsi ahal izateko, nazio guztiek berretsi behar dute eta honen harira, Europako Batzordeak proposamen bat egin berri du, parlamentu nazionalak TTIP eta antzeko merkataritza hitzarmenei buruzko bozketetatik at uzteko.

Europako Batzordeak plazaratutako proposamenari buruz gutxienik pare bat zeresan badugu. Batetik, CETA benetan martxan jartzeko zailtasunak izan ditzaketela dirudi. Espainian aurrera doan arren, pasa den ekainean kongresuan berretsiz eta senatuan bozkatzeke egonik, Frantzian oraindik bozkatzeke (urrirako aurreikusia) dago eta beste hainbat lekuren antzera, berresteko zailtasunak egon daitezke. Bestetik, proposamen honek “demokrazia” hitza pikutara bidaltzen du. Diotenaren arabera, erabakitzeko eskubidea dugu baina nork uler dezake herritarrok aukeratu ez dugun eta batzuek nahi dutelako ezarri duten Europako Batzordeak estatuei gutxieneko boterea kentzeko proposamena egitea? Esan beharra dago Batzordearen arabera erabakiak Europako Parlamentuak hartzen dituela baina errealitatean azken hitza europar parlamentariena ez dela azpimarratu nahi dugu; hitzarmen bat guztiz adosteko aldaketaren bat egiteko beharra izan denean, herritarren zein herritarren ordezkarien oniritzirik gabe egin izan du Europako Batzordeak. Beraz, utz diezaiotela gezurrak esateari.

Aurreko paragrafoak, argi helarazten digu kalera irteteak zukua ematen duela. Noski, honek ez du esan nahi nahikoa dugunik; egoera okerrera doa eta oraindik asko dugu egiteke. Momentu honetan, pil-pilean bi MAI ditugu, berriak ez direnak. Horietako bat, aipatua izan den TISA (Zerbitzuen Merkataritzari buruzko Hitzarmena) dugu eta berrartzeko asmoa zutela helarazi zuten pasa den kurtsoan. Bestea, JEFTA (EB eta Japoniaren arteko MAI) dugu, politikoki amaituta dagoena baina idazteke dutena. Eskuartean ditugun zein dagoeneko sinatuak dauden MAIek enpresei boterea handiagotzeko bidea inoiz baino gehiago irekitzen diote eta geure egitekoa kalera irteten jarraituz bideak ixtea da.

Boterea handituz joan diren enpresa multinazionalak zerrendatzen hasiz gero, Amazon, FedEx, Visa eta Google ditugu mundu digitalean ikaragarrizko irabaziak dituztenetariko batzuk eta enpresa hauek, hainbat alorretan orain arte ez bezalako muga gabezia lortu nahi dute. Hau lortu ahal izateko, batzuk bidea irekitzen hasiak dira dagoeneko. 2016ko ekainean AEBek merkataritza elektronikoari buruzko hamar bat proposamen egin zituzten, zeintzuk MMEren (Munduko Merkataritza Erakundea) eskuetan dauden. MME hainbat urtetan baztertua izanik, aipaturiko enpresek zein beste hainbatek interesa agertu dute Erakundearengan. MMEk abenduaren 10etik 13ra Argentinan izango ditu Ministerioaren Biltzarrak eta mahai gainean dauden proposamenek, aipaturiko enpresei, denboraren, espazioaren, eskulanaren, kapitalaren, intsumoen eta datuen terminoetan aldaketak mugarik gabe egiteko aukera emango liekete.

Merkataritza elektronikoarekin jarraituz, irailaren 29an Tallinen (Europako digitalizazioaren eredu den Estonian) Europako Kontseiluko lehendakariak, Europako Batzordeak eta Europako gobernu edo estatuburuek Gailur Digitala egin zuten. Amaitutakoan, Europako Batzordeak 2018an enpresa digitalei Europako gobernu guztietan tasatzeko arau berriak proposatuko dituela helarazi zuen. Badirudi, gaur egun Irlanda edo Luxenburgon zentratzen dituztela beraien onura guztiak, non abantaila ugari dituzten. Orain artekoa jakinik, inork ba al daki zein den zehazki proposamena? Diotenaren arabera, iraila erdialdean Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Espainiak egin zuten baina guk ez dakigu horretaz ezer zehatzik. Noski, dakiguna da abenduan Argentinan merkataritza elektronikoari buruzko biltzarrak izango direla eta bertan, enpresei datuak lekuz aldatzeko aukera emango liekeen zein mugaz gaindiko zergen gabezia bideratuko luketen gaiak izango dituztela hizpide. Datuen alorrean, gobernuei informazioa izatearen onura kentzeko aukera egongo litzateke eta oso arriskutsua izan daiteke datuen pribatizazioari zein kontsumitzaileen babesari dagokionean. Beraz, nork jakin benetan zertaz hitz egin zuten!

MAIen aurkako mobilizazioei dagokienez, datorren urriaren 23tik 27ra NBEk Genevan izango duen 3. Biltzarrari erantzunaz, hainbat ekintza egingo dira. Ondoren, beste data esanguratsua MMEk Argentinan izango duen lehen aipaturiko Biltzarrena dugu. Dagoeneko, egon dira deialdiak, jardunaldiak, formakuntzak… Argentinan abendura begira. Era berean, munduko hainbat txokotan mobilizatzera deitu dute. Hego Amerikan, gainera, esperientzia handia dute MAIekin eta beraiengandik asko dugu ikasteke. Esaterako, duela urte batzuk ALCA (Ameriketako Merkataritza Askeko Eremua) geratzea lortu zuten, non, mugimendu sozial ugarik hartu zuten parte: nekazariek, mugimendu feministek… Azken hauek izan ziren ALCAren aurka joateko bultzatzaile nagusienetakoak. Arrazoi bat esatearren, zerbitzu publikoak murriztuko lituzkeela ikustean, lehenengo zein gehien kaltetuak emakumeak izango liratekeela konturatu ziren eta emakumeek inongo ordainsaririk gabeko zaintza lanak gehiago izango lituzketela ondorioztatu zuten.

Hau guztia ikusirik, ezinbestekoa dugu altermundialismoa bultzatzea eta Argentinara joan beharrik gabe, norbere herrian, norbere errealitateari erreparatuz mobilizatzea. Horretarako, munduko txoko askotan esanguratsuak izango dira La Vía Campesina, Emakumeen Mundu Martxa… eta halako mugimenduak. Hauekin batera, MAIen kalteez geroz eta kontzientziatuagoa dagoen jendea ere hor egongo gara eta argi adieraziko dugu ez dela betiko leloa, baizik eta hortik haratago doan arazoa.

Amagoia Eskudero Larrañaga eta Ana Gorostidi Pagola
TTIP / CETAren aurkako kanpainako kideak


Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-26 | Nora Barroso
Azalaren memoria

Hamar urte inguru nituela helduagoa zen mutil batek modu jarraituan gehiegikeriak eragiten zizkidan. Lagunekin ikusten nuenean dardarka hasten nintzen, gaur ez mesedez, pentsatzen nuen. Baina debalde, bere lagunei “Voy a por ella” esan eta atzetik etortzen zen. Korrika joaten nintzen baina segituan harrapatzen ninduen. Bazterrean atzetik heldu eta oso gogor estutzen ninduen “Como grites…” esaten zidan. Ez zuen beste ezer gehiago esan beharrik. Orduan gorputz... [+]


2017-11-26 | Aingeru Epaltza
Ez hain eskura

Kataluniako lehendakari Carles Puigdemontek errana Bruselako erbestetik: “Independentziaz landa, posible da bertzelako harreman mota bat Espainiarekin”. Generalitateko Hezkuntza kontseilari Clara Ponsatí ere handik da mintzo: “Kataluniako Gobernua ez zegoen behar bezain prestaturik urriaren 1eko emaitzei jarraipen politikoa emateko”. Min ematen du PPko, PSOEko eta Ciudadanosko bozeramaileei darien pozak.

Erreferendumaren egunean Bartzelonan ibilitako... [+]


156

Gaur arteko bidean Kataluniako herriak ez du gutxi erakutsi. Ausardia eta duintasuna. Kemena eta inteligentzia. Ezina ekinez egina. Bagenekien, halere, lehenago edo geroago Estatuaren horma krudel eta bortitzarekin topo egingo zutela. Une horrek sortzen zituen zalantzak. Errepresioari aurre egiteko gaitasunak. Aurre egiteko edo behintzat eusteko.

Bada, igaro zen urriaren 1eko erreferenduma. Igaro zen eta lezio berri bat eman ziguten. Erabateko konbentzimenduz jantzitako herritar oldea... [+]


AHTri ez eta ez

Murrizketa guztien gainetik, Madrildik konpetentzia foralak inbadituz, borroka herritar historikoari ezikusia eginez, bere horretan jarraitzen dute Geroa Bai/EAJk eta gobernu espainolak. AHT bai ala bai.

Kapitalismoak gero eta gehiago produzitu nahi du, merkatua globalizatu eta abiadura handiko korridoreen bitartez lan baldintza ahulenak eta kontsumo gaitasun handienak konektatu. Gune merkaturatu funtzionalak nahi ditu, hiriak, eta haien arteko landa eremua ustiatu daitekeen territorioa da... [+]


Emozioak

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu-zikloaren bigarren kontzertua ez da saio arrunta izan. Kalitate eta sentimendu asko pilatu ziren eszenatokian, topaketa ahaztezina bihurtzeko. Alde batetik, egitarau potentea, gero komentatuko dudana, bi obra zoragarriz osatua; eta, beste alde batetik, arrazazko bakarlaria, musika eta bere soinu-tresna modu ikaragarriz sentitzen dituena eta sentimendu hori jendearengana helarazten duena. Joaquín Achúcarro piano-jotzaile bilbotarrak azaroaren... [+]


ELA, udal gobernuaren manporreroa

Zalantzan jartzen dut Gernika-Lumoko ELAko udal ordezkari liberatuek jakingo ote duten zer den klase borroka edo langileen aldeko borroka, ustez hauen ordezkari sindikal badira ere.


2017-11-21 | Koldo Urrutia
Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa.


Satorren herriko bromak

Ados, ez dagoela ondo erremateko mazoa jaso duenaz trufatzea. Baina ezer baino lehen, esan behar da broma guztiak ez direla berdin jujatzen, ez baita moral kontua, botere-afera baizik.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude