argia.eus
INPRIMATU
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute
  • Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko ekainaren 25

Deialdia zuzentzen zaie biktimei, ikasle ohiei eta gaiaren inguruko informazioa duten herritar guztiei. Otsailaren bukaeran, Betharrameko kongregazioak jakinarazi zuen ikerketa independentea martxan jarriko zuela. Orain, komisiorako testigantzak jasotzeko online plataforma bat ireki dute. Testigantza emateko, hiru aukera eskaintzen dira, anonimotasun eta konfidentzialtasun mailaren arabera: Anonimotasun osoz, izena jakinarazita baina testigantza anonimizatuz eta identitatea publiko eginez. Batzordeak bilduko dituen lekukotasunak artxiboekin konparatuko ditu, eta irailetik goiti lekukoak entzunak izan daitezke. Ikerketa aitzina eramango dute batzordeko hamar kideek, haien artean zuzenbide, osasun eta gizarte arloko profesionalak. Deialdi hau Ipar Euskal Herrira ere zabaltzen da. Biktimek urriaren 17ra arte dute beren lekukotasuna helarazteko aukera.