argia.eus
INPRIMATU
Beste kazetaritza bat posible (eta beharrezkoa) da
  • Okertu egin naiz. Arestian kazetaritzaren krisiaz idatzi dut, egunkari ezagunen salmenta jaitsiera soilik kontuan hartuta, eta suposatu egin dut informazioarekiko halako baldartasun pitin bat gazteriaren partez. Barkamena eskatu behar dut. Jarraitzen dut pentsatzen benetako arazoa egunkari “printzipalen” sinesgarritasun eza dela, botere politikoekin eta beraien orrietan iragartzen diren enpresa handiekin dauzkaten loturengatik, batez ere. Eta jarraitzen dut kritikatzen bezeroari ezinbestekoa irudituko zaion produktu bat sortzeko kazeta horien gaitasun falta (egunkariak “beharrezko artikuluak” legez daude izendatuta BEZaren zerrendan, %4ko zergarekin).

Josi Martin 2016ko maiatzaren 03a

Baina okertu egin naiz, gazteriak informazioan ez zuela interesik pentsatzen bainuen, eta ez da horrela. Sare sozialetan begirada bat emanez gero, ikus daiteke, adibidez, zenbat jarraitzaile dauzkaten kazetari eta erreportari freelancek Twitter-en, edo nola Facebook-en edo blog-en bidez argitaratzen den kazetaritza berri hori (kritikoagoa, alternatiboagoa, espezializatua eta eztabaidara irekiagoa) gero eta bisita gehiago izaten dituen. Publikazio hauek zail daukate paperean argitaratzea, baina bere produktua ateratzeko crowdfundung-en bitartez kanpaina bat antolatzen dutenean sekulako arrakasta izaten ohi dute.

Kontuan izanda ze adinekoak diren sare sozialen erabiltzaileak, argi eta garbi geratzen da kazetaritzarekiko interesik egon badago. Kontua da ZE KAZETARITZA MOTA den interesatzen dena.

Hona hemen ARKUPE liburudendan paperean salgai dauzkagun publikazio batzuk, eta jarraitzen eta bere lanarekin segitzeko lagundu egin nahi dugun beste batzuk ere. Beste kazetaritza mota interesatzen bazaizue eta laguntzeko aukera baduzue, hurrengo loturek esango dizuete nola:

Pikara Magazine (Feminismo):

http://www.pikaramagazine.com/apoyanos/

Diagonal (periódico quincenal):

https://www.diagonalperiodico.net/acerca-de/suscribete

La Marea (revista cooperativa):

http://www.lamarea.com/2015/06/21/oferta-de-suscripcion-a-la-marea-con-el-puto-jefe/

Cercanías (Revista conjunta entre Diagonal y La Marea):

https://goteo.org/project/cercanias

Carne Cruda (Programa de radio):

http://www.carnecruda.es/hazte_productor/

Ekintza Zuzena (aldizkari libertarioa / revista libertaria):

http://www.nodo50.org/ekintza/spip.php?article5

Berria (Euskara hutsez argitaratzen den egunkari bakarra):

http://www.berria.eus/berrialaguna/

Argia aldizkaria

http://www.argia.eus/

Artikulu hau Santurtziko Arkupe kioskoaren webgunean argitaratu da eta egilearekin baimenarekin ekarri dugu ARGIAra