Beste isurketa bat salatu dute Aguraingo Santa Barbara ibaian

  • Aguraingo San Martin auzotik igarotzean, Santa Barbara ibaia zuri koloreaz agertu da berriro ere, sare sozialetan zabaldutako argazkien arabera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 29an - 08:50
Santa Barbara ibaian igandean izandako isuria.(Arg.: @itxaso400)

Aguraingo San Martin auzotik igarotzean, Santa Barbara ibaia zuri koloreaz agertu da berriro ere, sare sozialetan zabaldutako argazkien arabera. 

Arabako Batzar Nagusietako prokuradore Itsaso Roldanek zabaldu ditu igandean eskuratu omen diren irudiak. "Berriz ere ibaia zuriz agertu da, beste behin ere, asteburuan", zehaztu du. "Denok aztoraturik, berriro ere isuna ordainduko dute eta hurrengora arte", kexu mintzo da prokuradorea.  

Azken hilabeteotan isurketa ugari izan dira Santa Barbara eta Zadorra ibaietan, Agurainen parean. Maiatzaren hasieran izandako isurketak bereziki nabarmenak izan ziren, Aguraingo araztegian izandako matxura bat zela eta.  

Esnekiak egiten dituen Aldanondo enpresari leporatu zioten isurketa hori, eta, horren harrira, espedientea ireki zioten enpresari. 

Uraren Euskal Agentziaren eledun Eneko Albizurik ALEAri baieztatu dio URAko teknikariak gaur goizean hara bertaratu direla, baina, ordurako, isuria desagertua zegoela. "Halere, horrek ez du esan nahi isurketa egon ez denik. Atzo zabaldu ziren irudi horietan orban zuri bat ageri zelako". 

Isurketa zuzenean ibaira izaten bada, agentziaren eskumena dela azaldu du URAko eledunak, baina, isuria saneamendu sarean izatekotan, Udalaren eskumena dela gogorarazi du. URA eta Aguraingo Udalaren arteko tirabirak izan dira ere, araztegiaren funtzionamenduaren eta isurien haritik 

Afera argitu bitartean, 112 zenbakira hots egitearen beharra nabarmendu du Albizurik. "Sute bat egotekotan, dei hori berehala egiten da, baina ez horrenbeste halako isurketa bat izaten denean. Kasu hauetan premiazkoa da 112ra deitzea, ahalik eta lasterren erantzun bat eman ahal izateko".

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude